
Noari israeldar gobernuaren zapalkuntza egotzi nahi zioten. Muguruzari legitimotasun gabe baina herriaren izenean erahiltzen duen talde baten bortizkeria ego-tzi nahi zioten".
Behin eta berriz irakurtzen ditut egin nituen baieztapenak eta oraindik ezin dut ulertu nondikan ondorioztatu zenuten, Espin jauna eta Elduaien anderea, ekialde hurbileko gatazkan banengo "sionista demokrata" nintzatekeenaren ideia. Bide batez, baieztapen eta alderaketa horiekin egiten nuen "tamainako erridikuloaz" ez nin-tzela jabetzen gaineratzen zenuten.
Baina lasai, zuen ustez hain "guay"ak garen abertzaleak, ohituta gaude egun batean "españolak" izatera, beste batean faxistak", hurrengoan ETAkideak, eta gaurkoan "sionista demokratak". Baina benetan eta errespetuz, inoren bedeinkapena jasotzeko inongo beharrik ez dugula jakizue. Esaten eta pentsatzen ditugunak ondotxo ezagutzen ditugula, inoren ITV ideologikorik pasa behar gabe.
Errespetuz baino "sionista" dei-tzen nauzue. Eta horren ondoren, nik esandakoekin zerikusirik ez duen "helburuak eta bitartekoen" inguruko hausnarketa politiko bat egiten duzue. Hau da, eskutitz bat idazten duzue ez naizena naizela esateko eta gero aipatu ez dudan gai baten inguruan jarduteko. Abilezia behar da gero... baina errespetuz beti.
Bukatu baino lehen dudatxo bat. Zuen eskutitzan, herri batek sufri-tzen duen zapalkuntzaren erantzun moduan darabilen biolentzia legitimoa, boteretsuek kriminalizatu eta terrorista gisa definitzen dutela salatzen duzue. Nire ustez, baita ere, herri batek sufritzen duen zapalkuntza jasanezina delako, armak hartu behar direla erabakitzen badu, horri terrorismoa dei-tzea lekuz kanpo dago. Ados. Baina nola deitzen diozue herriak eran-tzun gisa indarkeriarik onartzen ez duela ozen dionean, borondate hori zapaldu, eta bere izenean langile bat tiroz erahiltzen duen talde armatu baten jarduerari? Terrorista gutxienez bai, ez?
Galdera botatzen dut, izan ere, unetxo batez iruditu baitzait ETAren jarduera armatua, herri batek bere autodefentsan legitimoki egin dezakenarekin alderatu duzuela. Eta larritu naiz. Larritu alderaketekin egin daitekeen erridikuloaren tamainaz ez jabetzea kutsagarria izan daitekela pentsatuz. Errespetuz.
Besterik gabe, agur, Espin eta Elduaien jaun-andreak.
Gehienetan ahaztu egiten dute esatea Espainiako selekzioarekin ariko direla, eta are okerrago oraindik, esatariek euskal ordezkariak aipatzeko tentaldia ere izaten dute. Nire ustez argi utzi behar da kirolari horiek ez direla euskal ordezkariak, Euskal Herriak ez baitu inor bidali Espainiaren izenean lehia-tzera. Kirolari horiek onartu dute Espainiarekin lehiatzea eta beraiek jakingo dute zergatik, ez ditzagun gauzak nahastu; Espainia gauza bat da eta Euskal Herria beste bat. Bestalde, ez dut Frantzia aipatu, ez dudalako uste Ipar Euskal Herriko kirolaririk ariko denik Joko Olinpikoetan, edo behinik behin, ez dute hedabideek jakinarazi.
¿Qué hizo el Gobierno de Pujol? Dos pantanos (La Llosa del Caball y Rialp), la desaladora de Blanes, el inicio del canal Segarra-Garrigas, el inicio del riego por goteo, el minitrasvase del Ebro a Tarragona, etc. A todo esto hay que sumar que Cataluña en cinco años ha pasado de 5 millones de habitantes a 7,5 millones. Reconocidos. Sin reconocer, 500.000 más. También ha pasado de unos pocos turistas en verano a miles todo el año, invierno y verano. Estos también comen y lavan. Así podríamos ir hablando largo y tendido.
Joko Olinpikoetara, Espainiarekin
Egunotan Pekinen izango diren Joko Olinpikoetan ariko diren euskal kirolariei eginiko elkarrizketak ari gara entzuten. Atzo goizean, esate baterako, Euskadi Irratian aritu ziren kirolari ba-tzuekin solasean. Era askotako galderak egin zizkieten esatariek: beren sentimenduei buruzkoak, prestakuntzari buruzkoak… Galderaren bat Tibeten aldarrikapenei buruzkoa ere izan zen, baina ezta aipamenik egin ere, euskaldunak izanik, nolatan joango diren Espainiarekin lehiatzera. Nonbait, eta hau ohiko bihurtu da, ontzat eman behar dugu esukaldunon selekzioa Espainiakoa dela, sarri aipatzen baitituzte honako esaeren an-tzekoak: guztira lau euskaldun ariko dira selekzioarekin Joko Olinpikoetan, selekzioarekin ariko dira Joko Olinpikoak prestatzen…Cataluña y el problema del agua
En relación a la Tribuna Abierta Cataluña y el problema del agua , de Edmundo Fayanás, publicada el pasado martes en NOTICIAS DE GIPUZKOA, he de manifestar que está bastante mal informado de la situación.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |