Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

andoni arantzegi, gipuzkoako liburudenden elkarteko lehendakaria

"Gazteen zaletasuna ez galtzea da gure erronka"

Eguzkia atera bezain pronto hasi zen jende mordoa Donostiako Gipuzkoa plazara hurbiltzen. Bertan Gipuzkoako Liburudenden lehendakari Andoni Aran- tzegi lanpetuta zebilen atzo, alde batetik bestera, liburuz gainezka zeuden hamabost postuetan

Andoni Arantzegi, atzo Donostiako Gipuzkoa plazan.

cristina tapia enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Kontukontariak, hitzaldiak, liburu sinadurak eta antolatutako hainbat ekitaldi kontrola- tzen zebilen atzo Andoni Arantzegi. Gipuzkoa plazan harrapatu genuen eta laburki Liburuaren Azokari buruz mintzatu zen.

Zein da orain arte egiten duzuen balorazioa?

Oso ona. Hasieran bazirudien eguraldi txarra mantenduko zela baina berehala atertu egin du. Gainera, jende dexente izan dugu goizetik nahiz eta eguraldi txarra izan lehenengo orduetan.

Zein eragin dauka jendearengan gain eguraldiak? Asko nabaritzen da?

Bai. Kanpoan diren ekitaldi hauetan beti nabaritzen da euria edo eguzkia egiten duela.

Hala ere, jende asko urtero, urtero fidel etortzen da plaza honetara.

Egia da. %10eko beherapena dagoela badakite eta horrek asko lagun- tzen du. Gainera aurreko egunetan jende asko ez da liburudendetara hurbiltzen eta egun hau ailegatu arte itxaroten dute beherapena aprobetxatzeko.

Asko laguntzen du liburuak kalean egoteak jendea gerturatzeko?

Pertsona asko laneko bidean ikusten gaitu eta beste batzuk pasea- tzen daudenean eta horientzak erakargarriagoa da. Gainera, estanpillak badaude, aukera handia dago... Nire ustez, azoka erakargarria da.

Eta gazteei erakargarria iruditzen zaie egun hau?

Baitz uste dut. Beraientzat ere bai. Gertatzen dena da astean zehar izanda eskolan daudela denak eta agian arratsaldean agertuko dira gehiago. Gainera, gazteentzat liburu asko ekarri ditugu azokara.

Horrez gain, zein da liburudenden erronka nagusia?

Estatu mailan erronka nagusiena gazteak dira. Agian haurra txikiak etxean irakurtzen dute bere gurasoekin. Baina adin tarte baten teknolgiarekin topatzen hasten dira eta orduan... Erronka hori da: hartu duten zaletasun hori ez galtzea eta teknologia eta beste gauza batzuk denbora gehiegi ez kentzea.

Zein liburu mota saltzen da gehien egun honetan?

Nobedadeak eta best sellerrak. Jende asko, propio, horren bila dator.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
QUINCENA
Petra Lang y Ben Heppner actúan hoy con la ONE en el Kursaal
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |