|

Jose Antonio Azpiazu.argazkia: a.z.
legazpi. Kultur etxeko teknikariek maiatzeko agenda prest dute jada. Santikutz jaiez gain, hamaika ekitaldi izango dira datozen asteetan. Horien guztien artean Legazpi, 400 urtez aske programaren barne antolatutakoak azpimarratu behar dira.
Maiatzaren 4an bertso eskolakoek Eta 400 urte hauetan Segura izan bagina zer? bertso musikatu ikuskizuna eskainiko dute Beñat Aierbe eta Xabier Barriola musikariek lagunduta. Burdinola elkartea, berriz, Txinpartak aldizkariaren ale berezia prestatzen ari da: Patrizio Etxeberria enpresariari buruzkoa izango da eta 8an aurkeztuko da. Aste berean, Mirandaola Egunaren barne, Legazpi harana: anexiotik emantzipaziora ikuskizuna eskainiko da.
Bukatzeko, 16an Aitor Casadok urriaren 12an egingo den mendi martxari buruzko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du, 18an Legazpitik Segurara bitarteko mendi martxa izango da eta 29an Jose Antonio Azpiazu historialariak Legazpi y los ferrones vascos hi-tzaldia eskainiko du.
Erakusketei dagokienez, maia-tzaren 5etik aurrera txirrindularitzari buruzko argazkiak erakutsiko dira, 19tik 23ra Senegaleko emakumeenak eta 23tik aurrera Arkatza eskolakoen marrazki eta pintura lanak.
Bestalde, 9an ipuin kontaketa saioa eta diapositiba emanaldia izango dira. Zine emanaldiak ere ez dira faltako. 16an Gehitu elkarteak Rainbow's end filma eskainiko du eta 20, 21 eta 22an Afrikari buruzko emanaldiak izango dira.
Musika eta dantzari dagokienez, 18an Euskadiko Neskatxena txapelketako jokatuko da eta 30ean musika bandak Oskorrirekin kontzertua eskainiko du. Azkenik, 29an Oilar jokoa izango da eta 31n Legazpiko txirrindulari lasterketari buruzko liburua aurkeztuko da eta ondoren mahai ingurua izango da. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |