|

Lazkano eta Etxeberria bertsolariak Erniarraitz eskolako kideekin.argazkia: utzitakoa
Azpeitia. Erniarraitz bertsozale elkarteak bertso jaialdi berezia antolatu du ostiralerako, preso eta iheslarien aldeko saioa izango da ostiral honetan Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.
Ekitaldiak bi helburu nagusi izango dituela adierazi zuten Erniarraitz elkarteko kideek: "Batetik, euskal preso eta iheslari zein hauen etxekoek bizi dituzten bizi baldintza gogorrak arintzeko egiten den lanari geure bultzada ematea da eta, bestetik, bertsozaleei bertsoez gozatzeko aukera paregabea eskaintzea izango da".
Jaialdia 22.30ean hasiko da eta Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Joxe Agirre, Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria Ministro arituko dira oholtza gainean bertsotan. Laxaro Azkune izango da ekitaldiko aurkezle lanak egingo dituena. "Lekuona zenak zioen bezala, bertsolaria herriaren ahotsa izan bada, hori erabili nahi dugu euskal presoen egoera larria salatzeko; kontzientzia horrekin dago antolatuta saioa", gaineratu zuten jaialdiko arduradunek.
Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte, sei euroren truke, Azpeitiko Orkatz, Txarrantxa, Jin Clark eta Amaia tabernetan, Azkoitiko Zurt eta Xakelan, Zestoako Koioten, Zumaiako Inpernupen, Getariko Arralden eta Zarautzen, berriz, Arranon. Egunean bertan ere leihatilan eskuratu ahal izango dira zor-tzi eurotan. Bildutako diru guztia Topagunearentzat, Azpeitiko preso eta iheslari taldearentzat, izango dela aurreratu zuten kideek: "Une atsegin bat eskain diezaiogun geure buruari, eta baita une latzak bizi dituzten hainbeste familiari ere. Horretarako, denon partehartzea behar da, elkarren babesean pozak handiago eta minak arinago baitira".
Larunbatean Azkoitian Bestalde, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko, Urola Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Pausoz Pauso ekimena antolatu du larunbaterako. Martxa Zarautzen hasiko da eta Zestoara 13.30ean iritsiko da. Bertan bazkaldu ondoren, Azpeitira abiatuko da eta 19.00etan Azkoitian amaituko da.
Amaierako ekitaldia egin ondoren, festa giroa nagusituko da herrian. 21.00etan txotxa eskainiko dute eta 23.00etatik aurrera, berriz, talde desberdinen kontzertuez gozatzeko aukera izango da.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |