Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Oiartzungo Udalak auditoria bat eskatu du aurreko legealdiko gastuak aztertzeko

Gobernuak azken lau urteetan "justifikatu gabeko" zenbait faktura daudela esan du

Udal taldeak 16.000 euro jarriko ditu kontu ikuskaritza enpresa bat lau hilabetetarako kontratatzeko xedearekin

Oiartzungo udaletxea, Doneztebe plazan.argazkia: a.m.

Aitziber Muga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Oiartzun. Aurreko legegintzaldian Udal barnean egin zen kudeaketaren berri izateko helburuarekin, Oiartzunek auditoria bat kontratatzea erabaki du. Okisa (Oiar-tzungo Kirol Instalakuntzak SA) eta Otasa (Oiartzungo Turismo Aukerak SA) enpresen gastuen hausnarketa ere egingo dute.

Horretarako hilabete honetan Udalak auditoria egin dezan enpresa aukeratzeko iragarkia argitara eman du. Honen arabera, esleipendunak gehienez 16.000 euro jasoko ditu eta lana lau hilabetetan amaitu beharko du.

Oiartzungo Udala informatzen aldizkariko azken alean egungo gobernu taldeak (EAE-ANV) azaltzen duenez, "2008rako onartu diren udal aurrekontuek bi arazo garrantzitsurekin egin dute topo: batetik abuztuko uholdeek eragindako 2,7 milioi euroko kalte ekonomikoa eta bestetik, aurreko udal gobernuaren (EA) justifikatu gabeko gastu gehigarriak".

Adibide gisa Mendibilgo parkearen obra jartzen dute, "aurreikusi eta onartutako diru kopurua baino %65 gehiago kostatu baitzaie oiar-tzuarrei". Jakitera eman dituzten zifren arabera, 1,2 milioi euroko obrak, azkenean, 2 milioi euroko kostua izan du. Kontu ikuskaritzak "egon zitezkeen irregulartasunen aurrean neurriak hartu eta aurrerantzean Udalean horrelakorik errepika ez dadin, jarri beharreko baliabideak jartzeko helburuarekin" egingo dela adierazi dute Udaletik. Behin auditoria bukatzerakoan jakitera emango dituzte ondorio guztiak.

Ordenantza Zentzu honekin, iazko uztailean udal taldeak Alkatetzak udal kontuei zordundu di-tzakeen gastuak erabaki arren, aurten ordenantza bat idatziko zuela aditzera eman zuen komunikabideen aurrean egindako agerpen batetan. Esan zutenez, lehengo alkateak, Martin Beramendik, visa txartel pertsonal bat zuela udaletxeko zenbakiarekin eta 62.000 euro gastatu zituela lau urtetan. Alkate ohiak diru hori lan bazkarietan erabili zela azaldu zuen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAGuerra con Irak
Bush
Reconoce que fue un error creer que Irak tenía armas de destrucción
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |