Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Gaztaren inguruko astea egingo dute asteartetik aurrera Idiazabalen

artzain lanetan aritu zen Luziano Aranburu herritarrari omenaldia egingo diote

Igandera bitartean, hitzaldiak, ikuskizunak, lehiaketak eta sari banaketak izango dira besteak beste herrian

Irudian iaz antolatu zuten Idiazabalgo Gazta Eguneko irudia.argazkia: k.c.

ane albisu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

idiazabal. Datorren asteartean hasiko da aurtengo Idiazabalgo gaztaren inguruko astea. Igandera bitartean hitzaldiak, ikuskizunak eta lehiaketak izango dira protagonista herrian.

"Gazta eguna duela hamaika urte sortu zen artzainak eta gazta protagonista zirela. Iaz, astean zehar ere ekintzaren bat antolatzea beharrezkoa zela ikusi genuen, giroa sortzeko", azaldu du Ioritz Imazek, Idiazabalgo alkateak.

Datorren asteartean, Pilarreneako ganbaran hasiko da ekitaldi programa Idiazabalgo artzainak Par-tzonerian deritzon hitzaldiarekin, Lierni eta Maixabel Elortzaren eskutik. Hitzordua, 19.00etan izango da.

Ostiralean, aldiz, IX. mami lehiaketa izango da Jubilatuen Elkartean 18.00etatik aurrera. Bertan, herritar guztiek hartu dezakete parte. Erabilitako esnea ardi latxarena izan beharko da eta azukrea edo beste gehigarririk ez dute onartuko epaileek. Bakoitzak bere etxean egin beharko du mamia eta bi ontzitan aurkeztu beharko ditu. Hauek udaletxean jasoko dira izena ematean. Esnea eta gatzagia parte hartzaileen kontura izango dira.

Parte hartu nahi dutenek, ostirala baino lehen eman beharko dute izena Idiazabalgo udaletxean. Irabazleak herriko serigrafia eta 30 euro jasoko ditu, baina partehar-tzaile guztiek izango dute opariren bat edo beste.

Lehiaketaren ostean, hitzaldia izango da 19.00etan, jatorrizko abeltzantza eta nekazaritza ekologikoari buruz, Menorcako Mahongo gaztagile den Onofre Cuadradoren eskutik. Pilarrenean izango da ekitaldia.

Larunbatean ikuskizunak izango dira. Iaz bezala, Oinkari dantza taldeak emanaldia eskainiko du Igarondo pilotalekuan 22.00etan. Sarrerak 6 euroko prezioa izango du eta jada salgai daude Izparren.

gazta eguna Igandean, XI. Gazta Eguna izango da. 10.00etan artzainek postuak irekiko dituzte euren produktuak saltzeko. Ondoren, herriko artzainak gazta egiten hasiko dira era tradizional eta modernoan. 11.30ean, gazta ketze eta ardi mozte ikuskizuna eskainiko dute eskuz nahiz makinaz. 13.00etan herriko artzain izandako Luziano Aranburu omenduko dute. Amai-tzeko sari banaketa izango da postu eta gazta onenei. Arratsaldean, Urrezko aizkoraren kanporaketa egingo da.

Iaz bezala autobusak izango direla Jeronimone inguruko aparkalekutik herrira doan, erdigunea kotxeentzako itxita egongo baita.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
ASTELEHEN...ARTE
El diseñador Javier Machimbarrena expone en la galería Vito 021
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |