Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Aretxabaletarren %43,9k erabiltzen du euskara herrian

haurren presentziaeragile garrantzitsua da hizkuntzak jasaten duen gorakadan

Bi urtetik hamalau urtera bitarteko gaztetxoen artean bilakaera "negatiboa" izan da egindako neurketaren arabera

Irudian, Aretxabaletako herritarrak jai egun batetaz gozatzen .argazkia: a.d.

anabel dominguez enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

aretxabaleta. Aretxabaletako Udalak aurrera eraman duen kale neurketari buruzko ondorioak prest ditu. Otsailaren azken astetik martxoaren lehengo egunetara egindako azterketak ezagutzera eman du biztanleriaren %43,9ak erabiltzen duela euskara eta, honetan, azpimarragarria dela haurren presentzia eragile garrantzitsu bezala.

Ikerketaren emaitzak atzo aurkeztu zituzten Soziolinguistikako klusterreko kide den Asier Basurtoren eskutik. Era honetan, 1990etik 2008ra bitartean egindako bederatzi neurketetan "gorabehera ba-tzuk egon diren arren, orokorrean mantendu egin da euskararen erabilera herrian, esaterako, azken bi urteetan aldaketa txikia dela nabaritu dugu, 0,7ko igoerarekin", adierazi zuen Basurtok.

Ekimena gauzatzeko udalerriko hainbat gune kontuan hartu dituzte eta hauek islatu dutenez, kalean behatu diren 100 elkarrizketetatik 44 euskaraz izan dira. Honetaz gain, txostenak ere azaltzen du gau giroan erabiltzen dela gehien euskara (%64) eta gutxien, ordea, asteleheneko azokan (%25).

Adin taldeei begirada bat botaz gero, haur (2 urtetik 14 urtera) eta gazteak (15etik 24ra) dira hizkuntza honetan gehien hitz egiten dutenak, %53,7 eta 51,7%, hurrez hurren. Dena den, haurren artean bilakaera "negatiboa" izan da 2001ko azterketatik hona, 13 puntuko jaitsiarekin eta Basurtoren esanetan, "hau arretaz jarraitu beharreko datu bat da". Gazteetan, bere aldetik, 10 puntu igoera izan da eta helduetan gorazko joerari eusten dio (%38,9).

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
REMO
Todos pendientes del mar en la primera jornada en La Concha
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |