Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Irlandako doinuak entzuteko aukera izango da ostegunean Zarautzen

turlach taldeak kontzertua eskainiko du 'kafe torero' kultur egitarauaren baitan

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz. Turlach taldea osatzen duten hiru musikariak Zarautzen izango dira ostegunean. Irlandako doinuak entzuteko aukera izango dute bizilagunek Euskalduna tabernan, 22.00etatik aurrera.

Juantxo Otxandorena, Arkaitz Miner eta Alan Griffinek osatzen dute Turlach taldeko hirukotea. Eskarmentu handiko musikariak dira eta hainbat taldetan jotzen dute.

Musika irlandarrarekin liluratutako hiru lagunak 2002. urtean elkartu ziren, doinu zaharrak hartu eta, haiekin jolastuz, proposamen musikal berri bat sortzeko asmoarekin. Doinu ezagunak aukeratu zituzten horretarako eta abestutako obra bat edo beste ere bai.

Gaelikoz turlach hitza Irlandako laku edo putzu berezi bat aditzera emateko erabiltzen da, etengabe agertu eta ezkutatzen den putzu bat alegia, batez ere Shannon ibaiaren mendebaldean agertzen dira horrelakoak. Izen egokia iruditu zitzaien hiru lagunei beraien taldea izendatzeko. Gogotsu hasi ziren orduan entseguekin eta hainbat saio lortu zituzten. Sei urte pasa dira harrezkero eta, taldekideek azaldu dutenez, "inork gutxik uste bazuen ere, ez dira elkarrekin haserretu (oraindik)", ezta proiektuarekin nazkatu ere, eta doinu berriak entseatzen jarraitzen dute.

Etzi eskainiko duten saioan Alan Griffinek flauta eta gaita joko ditu eta berak jarriko die abesti batzuei ahotsa. Juantxo Otxandorenak bouzoukia joko du eta Arkaitz Minerrek, aldiz, biolina eta mandolina.

Ohi bezala, hilabete honetako Kafe Torero kultur egitarauaren baitan antolatu duten emanaldirako sarrera doakoa izango da gerturatu nahi duen ororentzat. >a.L.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAGuerra con Irak
Bush
Reconoce que fue un error creer que Irak tenía armas de destrucción
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |