Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Orioko Muntoko Planak "eragingo dituen kalteak" ekiditeko elkargoa sortu dute

herriko 13 eragilekosatu duten elkarte irekia aurkeztu berri dute

Taldeak aurreikusten diren baino etxe babestu gehiago egiteko eta gune komertziala ez eraikitzeko egingo du lan

Elkargo berriko hainbat kide larunbateko aurkezpenan.ARGAZKIA: karkara aldizkaria

aINARA LOZANO enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ORIO. Muntoko Plan Partzialak "sortuko dituen eragin kaltegarriak" ahal den neurrian ekiditeko herri elkargoa sortu dute Orion. Larunbat eguerdian 13 eragilek osatutako talde berria aurkeztu zuten.

Talde irekia dela nabarmendu zuen elkartearen ordezkari gisa hitz egin zuen Marian Urangak. Honela, elkargoaren sorreran Orioko Arkupe dendari elkarteak, ELA-Urola Kosta sindikatuak, Farfara taldeak, Harribil dantza taldeak, Herrio natur taldeak, LAB-Urola Kosta sindikatuak, OKK gazte asanbladak, Orioko pilota elkarteak, Talaimendi mendi elkarteak, Txurrumuski elkarteak eta Aralar, EAE eta EB alderdiek hartu dute parte, baina bertako kide izateko gonbitea luzatu zieten herritarrei.

Alde batetik, martxoan onartutako Muntoko Planari buruzko informazioa herritarrei zabaltzeko eta "plan horrek dakartzan eragin kaltegarriak ahal den neurrian ekiditeko" sortu dute elkargoa. Bestetik, "orain arte gertatutakoa berriz gerta ez dadin", herritarren partehar-tzea bideratzeko batu direla adierazi zuten. Muntoko Plana berriz negoziatzeko beharra ere azaldu zuten. Honela, babes ofizialeko etxebizitzen kopurua indarrean dagoen legearen araberakoa izatea (%70 babestuak izatea eta ez aurreikusten diren 238 etxebizitzetatik %20 soilik), gune komertzialaren inguruan (Eroskik kudeatuko lukeen 1.500 metro karratuko gunea) dauden egitasmoak bertan behera uztea, aparkalekuak erabilera publikoa izatea eta ikerketa hidrografiko "sakon, garden eta objektiboa" gauzatzea izango dituzte helburu.

Taldearen hitzetan, Orion hutsik dagoen lur lau guztia hamar urteren buruan eraikita egongo da eta beharrezkoak ez diren eraikinak ez egiteko herritarren hitza aintzat hartzeko lan egingo du elkarteak. Bukatzeko, argi utzi zuten ez diotela aurreikusten den ikastolaren eraikinari oztoporik jarriko eta, udalbatzako istiluekin zerikusia dutelakoan, agintariei erasotzea leporatzen zaien zazpi gazte auzipetuei elkartasuna adierazi zieten.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAGuerra con Irak
Bush
Reconoce que fue un error creer que Irak tenía armas de destrucción
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |