Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Zestoako merkatari elkarteak Gizon Proba antolatu du ostiralerako

Gazte koadrilekparte hartzeko aukera izango dute

Ekitaldia 23.00etan hasiko da eta taldeek 800 kiloko harria mugitu beharko dute 20 minututan

Ostiralean erabiliko duten harria Zestoako plazan.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Zestoa. Gizon Probaz gozatzeko aukera izango da Zestoan ostiral honetan. Herriko merkatari elkarteak antolatutako ekimena 23.00etan hasiko da plazan eta antola-tzaileek adierazi zutenez, herriko giroa suspertzea du helburu nagusi.

Ostiraleko erronkan gizon eta emakumezkoek parte hartu ahal izango dute, gizonez osatutako taldeak zortzi partaide izan beharko ditu eta emakumez osaturikoak, aldiz, hamabi kide. Talde bakoitzak 20 minutu izango ditu 800 kiloko harria plazan zehar mugitzeko eta astean zehar entrenatu nahi diren taldeek harria probatu ahal izango dute.

"Harria eta lotzeko egitura metalikoa plazan daude dagoeneko. Hasiera batetan, Zestoak dituen hiru harrietatik bat erabili behar genuen, 1.000 kilokoa, baina lotzeko egiturarekin bat egin eta, azkenean, Aizarnazabalgo harria ekarri behar izan dugu. Harri honek 800 kilo ditu eta dugun egiturarekin lo-tzeko arazorik ez dugu izango", azaldu zuen Zestoan merkatari elkarteko lehendakari den Santi Ugartek.

Izena eman nahi duten gazte koadrilek Ugarteri (620 676191) edota Anselmo Astiazaran kiroldegiko arduradunari deitu beharko diote (685 758149) eta epea ostirala bitartean zabalik egongo da. "Herri mailako txapelketa bat da, giroa usper-tzeko, baina kanpoko taldeek nahi izanez gero, parte hartzeko aukera izango dute. Hala ere, sari nagusia herriko koadrilarentzat bakarrik izango da. Lehenbiziko aldia da honelako zerbait antolatzen duguna eta ez dakigu zer nolako arrakasta izango duen, nahiz eta dagoeneko hiru koadrilak izena eman duten", gaineratu zuen Ugartek.

Zestoan merkatari elkarteko lehendakariak azaldu zuenez, garai batean herrian bazegoen honelako eta antzeko beste proba batzuk egiteko ohitura eta ostiraleko ekimenaren bidez, ohitura zaharra berreskuratzen saiatuko dira: "Zestoan probak egiteko tradizio handia izan da beti; besteak beste, idi probak eta gizon probak egin izan dira eta horren adibide dira herriko parrokia ondoan dauden hiru harriak, 1.030, 2.000 eta 3.000 kilokoak. Gaur egun, ordea, ez da probarik egiten, plazak aldapa apur bat du eta. Horregatik, ekimen honen helburua herriak galduta duen ohitura, nolabait, berpiztea da", esan zuen Ugartek.

Hobekuntzak eginez Sei hilabete pasa dira Zestoan merkatari elkartea sortu zutenetik eta gaur arte egindako ibilbidea ona izan dela onartu du Ugartek: "Pozik gaude, merkatari txikientzat garrantzitsua baita bildu eta ditugun arazoez hitz egitea, baina, bestalde, badira udaletxera egin ditugun eskaerak, aparkalekuen inguruan batik bat, eta oso motel doan gaia dela uste dugu", agertu zuen merkatari elkarteko lehendakariak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAGuerra con Irak
Bush
Reconoce que fue un error creer que Irak tenía armas de destrucción
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Santi Ugarte antolatzaileak aurreratu zuenez, dagoeneko hiru taldek eman dute izena
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |