|

Herri eskola.argazkia: a.m.
Lezo. Diana batekin 9.30ean hasiko dute Lezoko herri eskolak eta instituak bere eguna apirilaren 26an. Egun horretan ikastetxe honetako langile, ikasle eta gurasoak elkartuko dira eta egun guztian zehar ekitaldi desberdinak egongo dira.
9.30ean ere, kros lasterketa bat egingo dute herriko kaleetan zehar. 10.00etatik aurrera Lezoko herri eskolako jolastokian puzgarriak ipiniko dituzte txikienentzat eta tailerrak eta erakusketa bat antolatuko dituzte.
11.30ean aurten zendu den Mikel Osa, herri eskolako atezaina eta Lezoko kulturako eta kiroletako ekintzetan parte-hartzaile sutsua zena, omenduko dute.
Ordu erdi beranduago ikasleen emanaldiak hasiko dira eskolako pistan. Lehenengoak Haur Hezkuntzakoak izango dira. Lehenengo ziklokoak 12.15ean irtengo dira taulatura. 12.30ean izango da bigarren ziklokoen txanda eta 12.40ean igoko da azkeneko taldea, 3. ziklokoak.
Agerraldiak amaitutakoan, azkeneko ikasturtean erretiratu diren irakasleei omenalditxo bat egingo diete. 13.00etan toka eta xake txapelketak egingo dira.
13.30ean herri eskolako jantokian txikien bazkaria egingo dute eta hauek bukatzerakoan, 14.30ean, helduak hasiko dira bazkaltzen. Txikien menuak 6 euro balio du eta helduena, berriz, 13. Txartelak salgai daude ikastetxeetan. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |