|

Pasa den urteko San Prudentzio jaietan gazte eta haurrak dantzan Egan taldearen kontzertuan.argazkia: a.i.
lazkao. Datorren ostiral arratsaldean hasiko dira aurtengo Lazkaoko San Prudentzio jaiak ohiko suziriarekin, 19.00etan.
"Aurtengo programan saiatu gara adin guztietako bizilagunek disfrutatzeko eta parte hartzeko ekintzak antolatzen. Azken urteetako programak nola funtzionatu duten ikusita, ildo beretik jotzea erabaki dugu oraingoan ere", azaldu du Xanet Barreras, Lazkaoko Udaleko Festa, Gazte eta Kirol zinegotziak.
Jaietako lehenengo asteburu honetan musika, mozorroak eta kirola izango dira protagonista. Ostiralean, profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dira udal kiroldegian. 22.15etik aurrera Galarza VI.a Merino I.aren aurkako lehenengo partida izango da. Ondoren, Titin III.a eta Barriolak, Gonzalez eta Laskurainen aurka jokatuko dute. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, 19.00etan, herriko kiroldegian.
Musikari dagokionez, ostiralean Laket taldearen kontzertua izango da 23.00etan. Larunbatean, mozorro elkarketa Batucando No Ar taldearen musikak girotuko du. Eta 22.30ean Egan taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek .
Igandean, aldiz, Lazkaoko LXV. Txirrindulari proba jokatuko da elite eta sub 23 mailako parte hartzaileekin 10.15ean. Ostera, 11.00etan artisau azoka izango da herriko plazan, Lazkaoko tailu ikastaroko ikasleen erakusketarekin bat.
Arratsaldean ikasleen danborradaren txanda izango da San Prudentzio auzotik plazara bitartean. Eta gauean, Golden Apple Quartet taldearen ikuskizuna izango da 13.00etatik aurrera.
Astelehenean, San Prudentzio egunean, prozesioa izango da goizean San Prudentzio ermitara txistulari eta dantzariekin 10.30ean. Eta 11.00etako Meza Nagusiaren ondoren, 13.00etan udal agintariek soka dantza eskainiko dute. Arratsaldean, aldiz, herri kirol jaialdia izango da 19.00etan, plazan. Gauean, Abibarekin disko jaia izango da gaztetxoentzat.
Herriko haurren eguna asteartean izango da. Hori dela eta, jolas parkea izango dute 11.30etik 13.30era eta 16.00etatik 18.00etara. Arratsaldean, play back lehiaketa izango da plazan eta 19.00etan sardina jana izango da. Gauean, Lazkaoko Drindots taldearen emanaldiaz gozatu ahal izango da.
Asteazkenean, koadrilen eguna ospatuko da. 12.00etan Lazkao eta Lazkaomendiko gazteen arteko herri kirolak izango dira eta 18.00etan koadrilen kalejira izango da Incansables txarangaren eskutik. Gauean, 23.00etatik aurrera, The Bon Scott Band eta Kaotiko taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.
Ostegunerako hainbat lehiaketa antolatu dituzte herrian. Goizean eskualdeko XVI. igeriketa proba izango da. Ondoren, bakailao lehiaketa izango da herriko Plazan, 16.00etan tokaren txanda izango da eta 18.00etan dantza libre txapelketa jokatuko da. Jaiak amaitzeko, 22.30ean, Garibaldi mariachien emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |