|

Mendiguren, Beola eta Gastesi sinadura ekitaldian.ARGAZKIA: utzitakoa
Donostia. Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta Altzako Bizarrain elkarteak lankidetza hi-tzarmena sinatu dute. Akordioaren helburua Altza auzoan euskararen erabilera sustatzea da. Horrela, Euskararen Udal Patronatuak 16.500 euro emango dizkio Bizarrain elkarteari honek Euskararen Ekimen Estrategikoak, Donostiako Plan Orokorra garatu eta Euskaraz Bai dinamika aurten ere Altzan zabaltzen jarrai dezan.
Lankidetza hitzarmena sina-tzeko ekitaldia joan den astean egin zuten Donostiako udaletxean. Bertara gerturatu ziren Hizkuntz Normalkuntza zinegotzia, Ainhoa Beola; Bizarrain kultur elkarteko lehendakaria, Estibaliz Gastesi; eta Kontseiluaren, Euskararen Gizarte Erakundearen, idazkari nagusia, Xabier Mendiguren.
Orain arte, Bizarrain elkarteak Euskaraz Bai dinamika Altzako sektore askotan bideratu du. Horrela, hezkuntza, merkataritza eta ostalaritzan, kultura eta gazteen kirol eta aisialdian, lan munduan eta zerbitzuetan aritu da lanean.
Euskaraz Bai dinamika abiatzea onartzen duten auzoko elkarteek euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa hartzen dute. Azken urtean, Altzako 54 entitatek hartu dituzte euskararen erabilerarako konpromisoak eta gaur egun 37 entitatek lortu dute Bai Euskarari ziurtagiria.
Bestalde, Bizarrain elkarteak euskararekin loturiko hainbat informazio eta zerbitzu eskain-tzeaz gain, euskararen aldeko sentsibilizazio ekintzak ere aurrera eramaten ditu. Komunikazio kanpainak eta Bai Euskarari Futbol Festa dira ekimen horietako adibide.
zazpi urte Altzako kultur elkarte honek 2001. urtean sinatu zuen lehen aldiz akordio hau. Geroztik, auzoko esparru guztietan euskararen erabilera sustaztea izan du helburu eta horregatik aurten ere Kontseilua eta Euskararen Patronatuarekin batera akordioa sina-tzea lan honetan jarraitzeko bultzada garrantzitsua da taldearentzat. Orain, auzolagunen laguntzarekin lanean jarraitu beharko dute euskararen erabilerak goraka jarrai dezan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |