|

Deba. Debako Udaleko Euskara Batzordeak jakinarazi duenez, Ikimilikiliklik udako udaleku irekietan parte hartzeko izena emateko epea maiatzaren 9ra arte dago irekita Kutxako bulegoan.
Debako udaleku irekiak 1998 eta 2002. urte artean jaiotako haur guztiei zuzenduta daude. Hori bai, haurrek "lagunekin eta hezitzaileekin euskaraz aritzeko gaitasuna izan behar dute udalekuetan parte hartu ahal izateko".
Udalekuetako saioak astelehenetik ostiralera burutuko dira (jai egunak izan ezin), goizeko ordutegian.
Edonola ere, 2001 eta 2002. urteetako umeentzako udalekuak ekainaren 30etik uztailaren 11ra arte izango dira eta 1998 eta 2000 urte artean jaiotakoei zuzendutakoak, berriz, uztailaren 14tik 24ra arte.
Ezaugarriak Udalekuetako partehartzaileak 10.00etan elkartuko dira Ifar kaleko ikastetxean eta, goiz osoa ekitaldi ezberdinak egiten igaro ondoren, 13.30ean itzuliko dira ikastetxera euren gurasoekin elkartzeko.
Udaleku irekietan parte hartzeko matrikularen prezioa 38 eurokoa da (32 euro kide ugariko familientzat) eta interesatuek Kutxako 2101 0034 70 0004092920 kontu korrontean egin dezakete diru sarrera.
Bestalde, udalekuetan arituko diren umeen gurasoentzako bilera informatzailea izango da ekainaren 27an, 19.00etan, Debako udaletxean.
Edonola ere, Ikimilikiliklik egitasmoaren inguruan informazio gehiago nahi duenak 943 608048 telefono zenbakira dei dezake.
Antolatzaileek haurrak arropa erosoekin bidaltzeko gomendatzen dute. Era berean, gogorarazten dute umeek ezin izango dutela janaririk ezta jostailurik eraman. "Irteeraren bat daukagunean aurretik emango dugu abisua eta orduan bai, gurasoek hamaiketakoa, eguzkirako krema eta bestelako gauzak prestatu beharko dituzte", azaldu dute Udaleko Euskara sailetik. >J.L.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |