Diario de Noticias de Gipuzkoa

Buruztanka

Reala, Athletic eta bertze sexu kontuak

por estitxu fernandez enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

e
MAKUMEA eta gizona lagunak izan al daitezke? Betiko galdera heteroa. Koadrilako neska bat tipo batekin deseroso sentitzen hasi da. Gainontzeko lagun guztiekin bezalaxe jokatzen omen du honekin ere, maite duen jendearekin egiten duen moduan, gozo. Mutilak bertze zerbait ulertuko zuen antza, edo ulertu nahi du. Neskak ez du adiskidetasunaz haragoko harremanik nahi eta mutilari interes intimoak antzeman dizkio, nabaritu soilik, ez baitio deus ere erran, ogi papurrak uzten ari da bidean, neskak jarraituko dituelakoan. Neskak ordea, nahiago du laster bidea hartu eta amonaren etxera joan. Alta, ez daki nola adierazi hori. Bi aukera ditu:

A: Mutilari gauzak garbi utzi. Ez da erraza, mutilak ez diolako argi erran berekin nahi duenik. Gainera orain duten laguntasuna pikutara joan liteke.

B: Neskak bere portaera aldatu, tipoarekin hotzagoa izan. Baina zergatik aldatu behar du bere izateko manera, ez bada deus txarrik egiten ari?

Adiskidetasunaz ari naizela, Athletic eta Realari buruzko erreportajea ikusi nuen herenegun ETB-2n, Iñaki Lopezek aurkezten duen La Caja Negra saioan. "Nahikoa dugu!" pentsatu nuen, "orain soziologoek ere futbolaz eginen dituzte doktore tesiak!. Eta berriz ere Bizkaia vs. Gipuzkoa!". Baina aitortu behar dut saioak lotu ninduela. Zamora, Sarabia, Dani, Lopez Ufarte, Uralde… Nik Realeko orduko taldeari zor diot ezkerreko begiaren gainean dudan orbaina. Posterrari begira eta begira, artean orain baino ttikiagoa nintzela, lepoa ezin gehiago luzatuz, oin puntetan jarria, sekulakoa hartu nuen labadoraren kontra. Hiru puntuak niretzat, betazalean baina! Zergatik ez dira berdinak laurogeiko hamarkadako taldeak eta oraingoak? Arrazoi aunitz eman zituzten, interesgarriak. Batekin gelditu nintzen bereziki: orduko egoera soziopolitikoa bertze bat zelako. Ez dira futbola eta futbolariak bakarrik aldatu, denak aldatu gara. Inplikazioa, atxikimendua, elkartasuna, grina, taldea… hori zer den guztioi ari zaigu atzentzen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAGuerra con Irak
Bush
Reconoce que fue un error creer que Irak tenía armas de destrucción
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |