|

zumaia. Zumaiako Udaleko Kultura batzordeak antolatuta, Liburuaren Asteko bigarren edizioa hasiko da bihar. Apirilaren 23an William Shakespeare, Miguel de Cervantes eta Garcilaso de la Vega idazle handiak hil ziren eta egun hori gogoratzeko, Uneskok Liburuaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen. Liburuaren Astea ospakizun horren barruan kokatzen da.
Zumaian antolatu dituzten ekitaldien helburua irakurzaletasuna bultzatzea da, bereziki haur eta gaztetxoen artean. Hala ere, helduen-tzako ipuin kontaketa saio bat ere antolatu dute. Astean zehar filmak, ipuin kontaketak, antzerkia eta liburu erraldoia egiteko tailerra eskainiko dituzte.
Bihar Bosten abenturak filma izango da 17.30etik aurrera Foronda kultur etxeko ganbaran. Asteartean, Hirukiak eta sorgin aspertua filma eskainiko dute eta asteazkenean, liburu erraldoia egiteko tailerra izango da 17.30etik 19.30era haur liburutegian. Liburu erraldoia egiteko tailerra, orain dela hamabost urte egindako beste ekitaldi baten jarraipena izango da. Partehartzaileen artean sariak eta opariak izango dira. 1993an liburu erraldoi bat osatu zuten liburutegian eta Liburuaren Astean obra hori ikusgai jarriko dute.
Ostegunean Gorringo taldearen eskutik 1.728 animali kontu ipuin kontaketa izango da eta ostiralean, Alaitz Muro ipuin kontalariaren saioa 3 eta 7 urte bitarteko umeen-tzat, 17.30etan. Gainera, helduen-tzat ipuin kontaketa ere izango da ostiralean Jose Mari Karrereren eskutik, 20.00etan Forondan. Buka-tzeko, hilaren 27an haur antzerkia eskainiko dute Aita Marin. >a.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |