|

Azpeitia. Herriko merkatari txikien eta bizitza sustatzeko helburuarekin, Azpeitiko Udalak bilera egitera deitu ditu saltoki eta tabernari guztiak. "Merkatal zentro handiak, multinazionalak, globalizazioa, herritarren ohitura aldaketak... ez dira ez, merkatari txikien eta herriko bizitza sustatzeko aldeko faktoreak. Eta gure ustez, komertzio txikiak sustatu beharra dago funtzio sozial, kultural eta ekonomiko garrantzitsua betetzen baitute herri baten nortasunean eta garapenean", azaldu zuen Iñaki Errazkin alkateak.
Honela, Udalaren ustez tenden-tzia eta ohiturak aldatu beharra dago merkatari txikiak eta herriko bizitza ardatz izango dituen Azpeitia eraikitzeko. "Bide hau, gainon-tzeko alorretan bezala, herritarrekin egin nahi dugu, merkatari txikien partehartzea bultzatuz. Horretarako ezinbestekoa ikusten dugu merkatari txikiak elkartu eta batera lan egitea. Bide horretan gure prestutasuna azaldu nahi dugu elkarlana bultzatu eta bide hau elkarrekin egiteko", gaineratu zuen Errazkinek.
Alkateak adierazi zuenez, Udalak ez du elkartea osatzeko deia luzatu: "Egia da impass egoera bat dagoela herriko merkatarien artean, baina hori beraien esku dago, beraiek egin beharreko zerbait da, nahiz eta gu prest izango garen laguntza eskaintzeko". Bestalde, bilera herri osoko merkatariei zuzenduta dagoela gogorazi nahi izan zuen Errazkinek: "Egia da beti alde zaharrera begiratzen dela, baina Sanjuandegi auzoa kontutan hartuz, ekimen desberdinak antolatzeko asmoa dago", esan zuen.
Kirol mahaia Azpeitiko Udaleko Kirol sailak asteazkenean batzar informatiboa egingo du. Bilkura 20.00etan hasiko da Udaleko areto nagusian.
Bilera honetan jorratuko diren gai nagusiak, Kirol mahai berriaren osaketa eta jarduera araudia, landu diren edukiak, epe motzera landu beharreko gaiak eta antolatu nahi diren ekintzak, eta Kirol mahaiak aurrerantzean izango duen izaera izango direla aurreratu zuten arduradunek. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |