|

Iazko edizioan sareko jokoen txapelketan parte hartu zuten pertsonak.argazkia: utzitakoa
Azkoitia. Urola ikastola Azkoitia-Azpeitia B.H.I.ko informatika sailak Informatika Astea izeneko egitasmoa antolatu du. Bihartik ostiralera bitartean eskainiko diren ekitaldi multzoaren baitan, hitzaldiak eta sareko jokoen txapelketak aurkitzen dira.
Hirugarren edizioa beteko duen ekimenak informatika gaiak jendearengana hurbiltzea du helburu nagusitzat: "Aurreko urteetako esperientziak oso positiboak izan dira, jendearen aldetik harrera oso ona izan dugu beti eta jorratzeko interesgarriak liratekeen gaiak asko izanik, aurtengoan beste gai batzuen inguruko hitzaldiak antolatu dira", azaldu zuen Miren Ain-tzane Zubeldia irakasle eta antolatzaileak.
Guztira lau hitzaldi eskainiko dira Azkoitiko Intsausti jauregi eraberrituan, "bertako baliabideak egokiagoak direlako teknologia berriei buruz aritzeko", esan zuten arduradunek. Saio guztiak 19.00etan hasiko dira. Informatikan ingeniari tekniko den Gorka Julio Hurtadoren Internet eta mugikortasuna hitzaldiarekin hasiko da aurtengo Informatika Astea.
Asteartean, Nafarroako unibertsitate Publikoko irakasle den Iosu Azkuek Nola egin zen Margot animaziozko laburmetraia azalduko du. Margot ordenagailuz hiru dimentsiotan egindako laburmetraia da eta pertsonaia diseinatzetik hasi eta horrelako ekoizpenak egiteko eman beharreko pauso guztiak azalduko ditu egileak.
Asteazkeneko jardunaldian, Interneteren erabilera arrazional baten bila gaia landuko da Zarautzeko Berritzeguneko informatika eta komunikazio teknologien aholkulari den Txomin Balzaren eskutik: "Saio hau bereziki interesgarri izango da nerabeak dituzten gurasoentzat", nabarmendu zuen Zubeldiak.
Osteguneko azken hitzaldian, berriz, Webgune parte-hartzaileak nola sortu informatikaz ezer gutxi jakinda gaiaz mintzatuko Mikel Altuna, sistemen informatikan ingeniari teknikoa.
Apirilaren 25ean, sarean konektaturiko hainbat ordenagailuetan Medal of Honor jokoaren txapelketa ospatuko da. Parte hartu nahi duten gazteek hamabost urtetik gorakoak izan behar dute eta ostiralean bertan 17.30ean egon beharko dute Azkoitiko ikastetxean izena emateko. Txapelketako irabazleek sariak jasoko dituzte.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |