Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ordiziako Udalak euskara biziberritzeko plana janzteko logotipo eta lelo lehiaketa antolatu du

sarituak 600 euro jasoko ditu eta lanak aurkezteko epea maiatzaren 5ean amaituko da

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ordizia. Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak logotipo eta lelo lehiaketa jarri du martxan euskara biziberritzeko 2008-2012 urteko planarentzat.

Bertan parte hartu nahi dutenek 16 urtetik gorakoak izango beharko dira eta pertsona bakoitzeko lan bakarra aurkeztu ahalko da.

Logotipoak eta leloak, euskarari balio handia ematen lagundu beharko dute.

Lanak baloratzeko orduan, irudiaren eta testuaren arteko egokitasunaz gain, irudimena eta ideien originaltasuna hartuko dira kontuan.

Irudia eta leloa gutun azal handi batean aurkeztu beharko dira. Gutun azalaren kanpoan egilearen ezizena jarriko da era barruan, aldiz, lanarekin batera, beste gutun azal txikiagoa izango da. Azken honen kanpoan ezizena jarri beharko da eta barnean egilearen datuak ipini beharko dira.

Gainera, logotipoaren eta leloaren esanahia aparteko testu batean azaldu beharko dira idatziz.

Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 5a izango da eta hau postaz Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzura igorri beharko da, kale Nagusiko 26. zenbakira.

Sarituak 600 euro jasoko ditu eta epaimahaiak maiatzaren 8an hautatuko du lanik onena. Jendaurreko ekitaldia, aldiz, maiatzaren 15ean izango da Ordiziako Udaleko Batzar Aretoan.

Irabazle suertatu ez diren lanak, bi hilabeteren buruan jaso ahalko dira. Epe hori igaro ahala egileak bere lana jaso ez badu lehiaketako antolatzaileen esku geratuko da.

Bertan parte hartzeak, oinarriak eta erabakiak onartzea suposatuko du.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |