|

Elgoibar. Elgoibarko Udalaren Euskara Batzordeak Euskara Sencilloaren Manifiestoa antzezlana antolatu du datorren ostiralerako herriko bi euskaltegien laguntzarekin, beti ere, "AEK eta udal euskaltegiek euren 25. urteurrena ospatzen dutela gogorarazteko asmoarekin".
Ikuskizuna kultur etxeko sotoan izango da ikusgai, 22.00etatik aurrera, eta sarrera dohainik izango da.
Udaleko Euskara sailetik esandakoari eutsiz, "herritar guztiak daude gonbidatuta ekitaldi honetara baina bereziki euskaltegietako ikasle eta ikasle izandakoak animatu nahi ditugu".
Bikoteatro taldeko Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek prestatu dute datorren ostiralerako antolatutako muntaia eta bertan, umorearen bitartez, euskaldun zaharren eta euskaldun berrien arteko harremanak azalduko dituzte. >J.L.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |