|

Andoain. Hurrïa Sahararen Aldeko Lagunen Elkarteak antolatuta eta Andoaingo Udalaran laguntzaz, Sahararen aldeko bertso saioa izango da hilaren 27an Bastero kultur gunean. Eguerdiko 12.00etan hasiko den saioan, Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal eta Iker Alustiza arituko dira bertsotan. Emanaldirako sarrerak Stop, Ernaitza eta Delgado dendetan jarri dituzte salgai 8 eurotan.
Datorren iganderako antolatu duten elkartasun ekimenaren harira, "Saharar herriak bizi dituen injustizien aurrean aurkako jarrera duten herritarrak animatu nahi ditugu elkartasuna oinarri izango duen jaialdian parte hartzera" aipatu dute antolatzaileek.
Ildo beretik, "Saharak andoaindarren laguntza behar du. Marokoren berrogei urteko zapalkuntzak ez du lortu Tindufeko desertuan autodeterminazio aldarrikapenak isilaraztea, ez eta nazioarteko laguntzak bideraturiko elikagaiei ezarritako murrizpen eta mugapenen xantaiaren aurrean atzera egitea", diote.
Amaitze aldera, bizitzeko oinarrizko beharrak dituzten 200.000 pertsonekin elkartasuna adieraztera dei egin dute. >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |