Diario de Noticias de Gipuzkoa

Parentesiak

Zer egin du Realak?

por arantxa iturbe enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

u
rteak betetzeak horixe du: gero eta jende ezagun gehiago eskelatan eta jendea gero eta gazteago hiltzen den uste okerra. Eta gainera, bizitzatik heriotzarakoa da-tik zen-erako pauso txiki bat besterik ez dela jabe-tzea, eta gaitza gustu txarreko loteria dela konturatzea, eta berandu gurasotutako belaunaldiarentzat txikia hazitakoan egitekoa genuena zaharra umetzeak galarazi digula ikustea eta horrekin amorraraztea, eta mundu itsusi hau egiten lagundu izanaren kon-tzientzia txarra, eta zeure burua inoiz esango zenituenik sinetsiko ez zenukeen gauzak esaten topatzea. Adibidetarako, "zer egin du Realak?". Orain aste parea entzun nuen galdera. Ez da galdera arraroa. Askotan entzun izan dugu; edozein asteburutako galdera korrientea da. Baina inoiz entzun gabe neukan neure ahotan. Neure ahoa baitzen galdera hori egin zuena. Sentsazio berezia izan zen benetan. Batere axola ez zaidan galdera egiten ari zen nire burua, axola zaizkidan beste dozena bat galderari aurrea hartuz. Kuriosoena da ez dela lehendabiziko aldia. Behin baino gehiagotan harrapatu izan dut neure burua, gero eta gehiago, batere axola ez zaizkidan galderak egiten, edo pentsa-tzen ez ditudan gauzak esaten, edo zentzurik ez dutenak, edo denek nik esatea espero dutenak, edo zuri edo beltz batera esan nahi dutenak edo… Ez nik esango nituzkeen gauzak. Are gehiago, nik neure gogoz esango nituzkeenen kontrakoak ere bai, askotan. Eskerrak parean egokitu zaidan garunaren albiste hori. Irakurriko zenuten beharbada nola garunak bere erabakiak hatzen dituen edozer egin baino hamar segundo lehenago. Orain hogei urte hasi ziren ikertzen, baina ikertzaileari duda geratu garuneko hori benetako erabakia edo erabakiaren prestaketa ote zen. Akabo dudak. Orain beste ikertzaile talde batek erabaki du, erabakia bera dela hamar segundo lehenago garunak hartzen duena. Barkatu, zer egin du Realak? (garunak zerbait galdetu nahi duenean… ).

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |