
E SKOLA batean egon naiz, liburu bati buruz umeekin hizketan. Idazleen Elkarteak kudeatzen du zirkuitoa, eta normalean ikasleek irakurrita izaten dute liburua, gero euren galdera, iritzi eta gogoetak plazaratu ahal izateko.
Sei lagun sei sekretu liburuari buruz ari ginen, eta nik, galdera bati erantzunez, sekretuen ideia nondik datorren azaldu diet; nola behin Sarrionandiaren ipuin batean honako esaldia irakurri nuen: "Ihesaren sekretua du abotsak, esateko modua sekretua da eta, horregatik, pertsona batek baino gehiago dakielarik, are eta sekretuagoa da." Esaldi horretatik abiatuta nola otu zitzaidan ipuin bat idaztea, non neska-mutil koadrila bat bildu eta egun batean elkarri sekretuak kontatzen hasiko ziren.
Eskolan, azalpen horiek ematen ari nintzela, neskato batek eskua altxatu du, hitza eskatzeko. Nik eman egin diot, eta honela hitz egin du, guztiz konbentziturik:
-Batzuetan, nire ustez, sekretuak ez dira kontatzekoak eta hobe da norberak bere baitan gordetzea.
Pentsakor utzi nau, zer erantzun ez nekiela. Esan diot ez nuela garbi ikusten, hobeto pentsatu eta geroxeago erantzungo niola. Lasai geratu da neska, nire proposamena onartuz bezala.
Aurrera jarraitu dugu, galderak eta erantzunak gurutzatzen, harik eta irakasleek saioa bukatutzat eman duten arte.
Orduan, agurtzera nindoanean, aurreko neskatoak eskua altxatu du berriz ere, honela hitz eginez:
-Batzuetan, beharbada, hobe da sekretuak norberak gordetzea; sekretuak, nire ustez, ez dira beti kontatzekoak...
Asaldatuta utzi nau, bigarrengoz gauza bera planteatzean. Irakasleek insistitu dute saioa bukatu dela esanez, baina, ikasleei liburuak sina-tzen ari nintzela ere, neskatoaren ateraldia ibili zait eten gabe buruan. Zer esan nahiko zuen horrekin? Zein sekretu izango zituen, hain gorde-tzekoak zirenak? Zergatik nahi zuen nire iritzia ezagutu? Eta batez ere, nolatan ez naiz kapaz izan zerbait lagungarria esateko?
Musu handi bat, politte.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |