Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Emakumeei zuzendutako paletako ikastaroa eskainiko dute Zarautzen

'emakumea pilotari' proiektua aurkeztu dute eta hilaren 28an hasi ko dira eskolekin

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zARAUTZ. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, Zarauzko Udalarekin elkarlanean Emakume pilotari proiektua martxan jarriko du hilaren 28tik aurrera.

Gipuzkaoko Euskal Pilota Federazioko kide den Naroa Epeldek atzoko prentsaurrekoan azaldu zuenez, Kirol zinegotzia den Xanti Garate eta Berdintasuneko zinegotzia den Mariana Aranbururekin batera, Emakumea pilotari proiektua 2004ean hasi zen martxan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak garatu eta Aldundia eta hamar udalerriren babesari esker. Dagoeneko proiektuaren bigarren fasean daude sartuta eta hasiera bateko hamar herri horietatik gehienekin jarraitzen dute lanean eta beste herri batzuk batu zaizkie. Herri berri hauen artean dago Zarautz.

helburuak Proiektuaren helburu nagusia emakumeak pilota mundura erakartzea da eta helburu hori lortzeko hiru alorretan mugitzen da federazioa. Bata eskola kirola, bestea partaidetzako kirola eta azkenik, federatuen arloa. Hiru alor hauetan lan ezberdinak egiten dituzte, adibidez, eskola kirolean nesken pilota eskolak sortu dira herri ezberdinetan eta dagoeneko 90 bat neska aritzen da pilotan jolasten . Bestalde, partaidetzako arloan, 25 urtetik gorako emakumeentzat paletako ikastaroak antolatu dira eta talde hauek ere, proiektuaren lehen urteetan gutxi baziren ere, dagoeneko hamar talde osatu dira (Arrasate, Donostia, Hernani, Ibarra eta Tolosan) eta guztira 83 emakume daude parte hartzen. Azkenik, federatuen arloan, Emakumea pilotari txapelketa egitea lortu da, bai ezker horman eta baita trinketean ere eta badira 60 emakume federatuta aritzen direnak.

25 urtetik gorakoentzat Federazioaren asmoa Zarautzen hasiera batean partaidetzako kirolarekin hastea da eta horretarako 25 urtetik gorako emakumeentzat ikastaro bat jarriko dute martxan. Paletako ikastaroa izango da eta emakume gazteagoren bat animatuz gero, hasiera batean onartuko luketela azaldu zuen Epeldek. Hilaren 28tik maiatzaren 9ra eskainiko dituzte eskolak.

Partehartzaileek ordua aukeratu ahalko dute: astelehenetik ostiralera 9.30etik 11.00etara edo 14.00etatik 15.30era edo asteartetan, 18.00etatik 19.30era edo asteazkenetan, 17.30etik 19.00etara. Partehartzaileek egun horiek kontuan hartuz jaso nahi duten saio kopurua aukeratu ahal izango dute. Gainera, ikastaroa doakoa izango da eta materiala irakasleek eramango dute. Izena emateko 676 055254 telefono zenbakira edo Zarauzko kiroldegira deitu beharko da. Ikastaroak arrakasta handia izan du beste herrietan eta adin tarteari dagokionez, gazteenek 20 urte dituzte eta helduenek 71. >a.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |