|

Azpeitia. Gotzaitegiko Misio Departamentuak eta Donostiako Haurren Idazkaritzak antolaturik, haur misiolarien eguna ospatuko da gaur Azpeitian egun guztian zehar. Umeen artean misioaren baloreak sustatzea duen egitasmoaren baitan egingo diren ekin-tza desberdinak 10.30ean hasiko dira plazan.
Honela, 10.30ean ongietorria egingo dute plazan eta 11.00etan Loiolara abiatuko dira. Esklabetan geldialdia egingo dute hausnarketa egiteko eta Loiolarako bidea jarraituko dute ondoren. 12.30ean, Loiolan, elizbarrutien aurkezpena egingo dute abesti, antzerki eta beste ekitaldien bitartez. Jarraian bazkaldu egingo dute eta 15.00etan bost kontinenteen tailerrak landuko dituzte, besteak beste. Azkenik, Haur misiolarien egunarekin amaitzeko, misio ospakizuna egingo dute 17.30etik aurrera.
Ekin lanari izango da aurtengo topaketaren lelo nagusia eta antolatzaileen arabera, haur, guraso, katekista eta aiton-amonen artean, 1.400 bat lagun elkartzea aurreikusita dute Azpeitian ospatuko duten ekimenean. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |