|

Azkoitia. Batera Talde Independenteak aurreratu zuenez, Azkoitiko Udalean ospatutako ez-ohiko bilkuretara eta kontseiluetara gehiago ez joatea erabaki zuen talde politikoak asteazkenean egindako batzarrean.
Hartutako erabakiaren ondorioz, datorren urtebetean Baterako bi zinegotziak ez dira joango Udaleko ezohiko bilkuretara, ezta Euskara, Berdintasun eta Etorkinen kontseiluetara ere. "Dena den, edozein arrazoirengatik ez-ohiko bilkuretara joatea komeni zaigula ikusten badugu, ez dugu uste gertatuko denik, baina baliteke gure bozkak erabakia baldin-tzatzea,, joango gara", adierazi zuten.
Hurrengo batzar orokorra datorren urtean egingo dutela iragarri dute Baterakoek, "apirilean edo maiatzean". Orduan agintaldiko bigarren urtea nola joan den aztertuko dute, "hartutako jarrerak udal funtzionamenduan eraginik izan duen eztabaidatuko dugu, baita herritarrei zerbitzu hobea ematea lortu al dugun ere".
Urtebete barru udal gobernuak (EAJ eta PSE-EEk osatzen dute) gaur egun jarrera berdina balu zer egiten saiatuko diren aurreratu dute Baterakoek: "Bederatziko gehiengoa daukagu eta ez daukazue ezer egiterik' jarrera mantentzen badute orduan ere, Azkoitian, Azkoitian Bai taldea sortzen saiatuko gara". >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |