|

oiartzun. Udalak Oiartzungo familia euskaldunetan euskara ikasleak etxean hartzeko deialdia zabaldu du. Eusko Jaurlaritzaren HABE erakundeak Egonaldiak familia euskaldunetan izeneko ekimena antolatzen du urtero, Euskal Herriko hainbat familiaren lagun-tzarekin. Helburu nagusia, euskara inguru euskaldun batean prak-tikatu eta bertako bizimodu eta kultura gertutik ezagutu nahi duten pertsona helduei hilabeteko edo bi hilabeteko egonaldiak eskaintzea da.
Udan euskara ikasi nahi duten ikasleak etxean hartu nahi dituzten familiek hainbat baldintza bete behar dute. Familiako ohiko komunikazio-hizkuntzak euskara izan behar du. Egonaldiak irauten duen bitartean, gutxienez, hiru senitarteko bizi beharko dute etxean eta ikaslearentzako logela bat libre izan beharko dute. Hilabete bakoi-tzean lagun bakarra hartuko dute etxean. Familiak, horren truke, 650 euro jasoko du hilabeteko. Izena emateko epea zabalik dago hilaren 25a arte. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak 943 474447 zenbakira dei dezake. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |