|

Pasaia. Datorren asteartetik aurrera, Pasai Antxoko Jaizkibel Mendizale Taldeak bere Mendi Astea ospatuko du. Osteguna bitarte hi-tzaldiak izango dira Antxoko kultur etxean 20.00etan.
Lehenengo jardunaldian, Javier Garreta nafarrak zabalduko du zikloa eta Nafarroako mendizaletasunaren historiari errepasoa egingo dio eta hango gailurrei buruzkoak azalduko ditu.
Asteazkenean, Dani Perez lezoarraren txanda izango da eta Euskal Herrian zehar topa daitezkeen landareei buruz hitz egingo du. Era berean, hilaren 27ko irteeran, parte hartuko du eta Jaizkibelen barrena topa daitezkeen landareak eta hauen eragina paisaien eraketan azalduko du baita ere.
Ostegunean azkeneko hitzaldia egingo du Juan Vallejok eta jorratuko duen gaia lurreko eskualde hotzak izango da (Patagonia, Groenlandia, Akonkagua eta Yukon).
Ostiralean, eskenatokiz aldatuko du Mendi Asteak, elkartearen egoi-tzan argazki lehiaketako irabazleak ezagutzera emateko ekitaldia egingo baita. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |