Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Beasainen Agenda 21eko foroa izango da datorren asteazken arratsaldean

Bertan udal zein eskualdemailako hainbat gairen inguruan hitz egin ahalko dute herritarrek

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

beasain. Beasaingo Udalak Agenda 21eko forora deitzen die herritarrei datorren asteazken arratsalderako herriko udaletxeko batzar aretoan.

2005. urtean hasi zen Beasaingo Udala Agenda 21eko prozesuan murgiltzen. Ordunik, urtero bitan beasaindar guztiei herritarren forora deitu izan diete. Bilera hauetan, Udalak ekintza planeko egin beharrekoak zein egoeratan dauden azaldu izan ditu eta foro hauetako partehartzaileen iritzia jasotzeko aukera izan ohi dute gai hauen inguruan.

Datorren astean Beasaingo udaletxeko batzar aretoan izango den bileran landuko diren herriko gaien artean, auzolan programa, Beasaingo Agenda 21 industrialeko datuak, hondakinen bilketa, ur kontsumoa, lurzoru kutsatuen berreskurapena, Dolarea, Barandiaran eta Pergoletako plazak berritzeko ideien lehiaketa, etxebizitzen eta Visesaren datuak, txirrinduentzat aparkalekuak, kutsadura luminikoa, etxebizitzen efizentzia energetikoa, iresgarritasun ordenantza berria, merkagune proiektua, Arriaran auzoa, bidegorria Salbatoretik Kateara, Zinturoi Berdea programa, herriko trafikoa eta Arana kalea izango dira besteak beste.

Eskualdeko datuei erreparatuz, 2008. urtean aurrera eramandako ekintzak azalduko dira.

Hitzordua, beraz, datorren asteazkenean izango da, 18.00etan Beasaingo udaletxeko batzar aretoan.

Udaletik, herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte bilerara, Agenda 21eko prozesuan aurrera pausoak egiteko eta guztien artean lan egiteko Beasaingo herritarren partehartzea beharrezkoa dela azpimarratuz. >a.a.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |