Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

'oihu gazteak' proiektuaren ekitaldi berria eskainiko dute

Kontzertua hilaren 26ean, 22.00etan, Añorgako gazte lokalean izango da

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Añorgako Gazte Asanbladak antolatuta, Oihu Gazteak proiektuaren kontzertua izango da datorren larunbatean, hilaren 26ean, Añorgan. Ekitaldia elkartearen lokalean izango da eta 22.00etan hasiko da.

2007ko irailean habiatu zen Oihu gazteak izeneko proiektua. "Gure helburua musika talde hasiberriei jotzeko lekua eskaintzeaz gain Añorga biziberritzea da", adierazi zuten taldeko kideek. Gainera, gazte asanbladako "generazio berrien lan eta festa gogoa adierazi" nahi dute. Horretarako, partehartzea sustatu nahi duen ekimena dela argi utzi nahi du gazte elkarteak.

Orain arte, bost kontzertu burutu dira eta bertan 15 taldek jotzeko aukera izan dute. Ekitaldiak Añorgako gazte lokalean izan dira eta antolatzaileek adierazi zutenez, "jende asko hurbildu da emanaldietara eta orain arteko balorazioa ezin hobea da".

hiru gonbidatu Azken kontzertua martxoaren 29an izan zen: "Bildu genuen dirua edalontzi berrerabilgarriak ordaintzeko erabili dugu. Gure asmoa zabor gutxiago sortzea da". Izan ere, Añorgako Gazte Asanbladak kontzertuetan zaborra gutxitzeko hautua egin zuen. Gainera, elkarteak erraustegiaren aurka dagoela adierazi du behin baino gehiagotan.

Datorren larunbateko kontzertuan hiru talde berrik parte hartuko dute. Bertara gerturatzen direnek Buruaz beste Añorgako laukotea zuzenean ikusteko aukera izango dute. Gainera, Iruñeatik Txurrustada taldea gerturatuko da. Azkenik,Esnatu! taldea izango da ekitaldi honetako hirugarren gonbidatua. >a.a.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
SELECCIÓN
Esait convocará una protesta si "se impone" el nombre de Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |