Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

musikarte guneak argazki lehiaketa antolatu du

Igeldoko eskolaren ekimenak literatura arloko lanak ere sarituko ditu

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Igeldoko Musikarte musika eskolak lehiaketa artistikoa antolatu du. Oraingo honetan, argazkigintza eta literatura sarituko ditu txapelketak. Lanak hilaren 30a baino lehen Itsas Aurre elkartearen lokalean, auzoko plazan, aurkeztu behar dira.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, bai argazkiek eta baita ipuinek ere Igeldori buruzkoak behar dute izan. Gainera, argazkiei dagokienez, 2006tik hona ateratakoak izan behar dute. Beste alde batetik, partehartzaile bakoitzak, gehienez, lau argazki aurkez di-tzake, edozein formatutan eta lana aurkezterakoan tituluak besterik ez du agerian egon behar. Egilearen izen-abizenak eta beste datuak gutunazal itxi batean eman behar dira.

Literatura lehiaketan, berriz, erabilitako generoa erabat librea da. Partehartzaileek idazlana aurkezteko formatu desberdinak erabili ditzakete. Gutuna, bertsoa edo olerkia erabili dezakete. Hala ere, antolatzaileek adierazi dutenez, ezinbestekoa da lana euskaraz idatzia izatea.

sari banaketa Arlo bakoitzeko sari bana banatuko dute Musikarte eskolakoek. Argazkiei dagokienez, erretratu onenaren egileak 100 euroko txartela jasoko du argazki denda batean materiala eskuratzeko.

Idazlanen artean, garaileak 100 euroko txartela jasoko du eta dirua liburuak erosteko erabili beharko du. Bi lehiaketoi buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, antoilatzaileek Musikartera deitu behar dela adeirazi dute, 943 313030 telefonora.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Irabazleek 100 euroko saria jasoko dute argazki denda batean materiala erosteko edo liburuak eskuratzeko
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |