|

Hainbat ume 2007ko Jose Gurrutxaga krosean.Argazkia: Barren
Elgoibar. Ikastolak antolatuta, 1992 eta 2001 urte artean jaiotako Elgoibar eta Mendaroko 550 ume inguruk parte hartuko dute biharko Jose Gurrutxaga krosaren XV. edizioan.
Partehartzaile guztietatik, 324 Elgoibarko ikastolako ikasleak izango dira eta bestelako 226 Herri eskolako, El Pilar ikastetxeko eta Mendaroko San Jose ikastolako ordezkariak.
Estrainekoz, gurasoek eta nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute aurten 85 urte dituen Jose Gurrutxaga herriko txapeldunaren izena daraman atletismoko herri proban.
Hori bai, hamasei urtetik gorakoek bihar bertan eman beharko dute lasterketan parte hartzeko izena, Udaletxeko arkupetan 10.30ak arte ipiniko duten mahai batean, hain zuzen ere.
Lasterketak Jose Gurrutxaga krosaren probak (guztira 13 izango dira) Foruen plazatik abiatu eta herriko erdigunetik burutuko dira.
Lehen lasterketa 10.30ean hasiko da eta azkena (nagusiena) 12.00etan.
Hasteko, 2000 eta 2001 urteetan jaiotako neska-mutilek 350 metroko ibilbidea egin beharko dute, eta jarraian, 1998an eta 1999an jaiotakoek 630 metroko beste bat. Era berean, 1997 eta 1996 urteetako partehartzaileek 950 metroko lasterketa egingo dute, 11.30ean hasita.
Amaitzeko, 16 urtetik gorako partehartzaileek 4.410 metroko ibilbide bati egingo diote aurre, 12.00etatik aurrera. >J.L.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |