Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Dantzari Festak Euskal Herriko hainbat talde bilduko ditu Hernanin

Gaur hasiko da etadatorren larunbata bitartean izango da zer ikusi

Egun handia bihar goizean ospatuko dute eta kalejiraz gain dantzaldia ere izango da Gudarien Plazan

Iazko Dantzari Festako irudia, Portu auzoan ateratakoa.Argazkia: Kronika

Arkaitz Illarramendi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Hernani. Gaur bertan hasi eta datorren larunbata bitartean, Hernaniko San Joan Konpartsak egitarau zabala antolatu du XIII. Dantzari Festaren harira. Astebete iraungo duen programan, dantzaldiak, kalejirak, erromeriak, hitzaldiak eta erakusketak izango dira ikusgai. Egun handia, biharko iragarri dute.

Arestian aipatu bezala, aurtengo Dantzari Festa gaur jarriko da martxan eta Euskal Herriko hainbat herrialdetatik etorritako dantza taldeek Hernani hartuko dute. Hain zuzen ere, lehen ekitaldia gaur 12.00etan hasita dantzarien kalejira izango da Hernani Musika Eskolako kideek lagunduta. Arratsaldean, Ttarla Dantza Taldeko dantzari txikien txanda izango da. 18.00etatik aurrera udalerriko kaleetan barrena ibiliko dira emanaldiak eskain-tzen. Eguneko ekitaldiekin amai-tzeko, 19.30ean erromeria izango da plaza Berrin Erdizka Lauetan taldearen eskutik.

Egun handia bihar ospatuko dute. 11.00etan kalejira batek herriko txokoak girotuko ditu eta segidan, 13.00ak aldera, dantzaldia izango da Gudarien plazan Ttarla, Eskola, Trebeska, Goizaldi, Kemen, Ibarla Meaka, Adurtza, Laguntasuna, Ibaiega, Etxahun, Begiraleak eta Garaztarrak taldeen partehartzearekin. Ekitaldi horren amaieran Ikurrin Dan-tza eta omenaldia egingo zaie preso eta errefuxiatuei. Amaitzeko, bildutako dantzari eta soinujoleentzat bazkaria izango da Tilosetan.

Astean zehar Baina horiek astebururako iragarri dituzten ekitaldiak badira, datorren astean zehar ekitaldiek jarraipena izango dute eta izango da zer ikusia. Hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera bitartean euskal dantza jantziei buruzko erakusketa ikusteko aukera izango da 17.00etatik 20.00etara Biterin.

Asteazkenean, hilak 23, Baserritarren janzkerak izenburupean Ramon García hizlariak hitzaldia eskainiko du. Hau ere Biteri kultur etxean izango da 20.00etan hasita.

Ostiralean, aldiz, Gero Axular dantza taldeak Lamien basoa emanaldia eskainiko du 20.00etatik aurrera Biterin.

Aurtengo ekitaldiak datorren larunbatean amaituko dira. Egun horretan, Ttarla, Ibarla Meaka, Anoetako Udala, Ereintza, Eskola, Talaia eta Trabeska dantza taldeko dantzari txikiak kalez kale ibiliko dira arratsaldean eta 20.00etan Sokadantza Kresala taldearen emanaldia izango da.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Astelehenetik ostiralera bitartean euskal dantza jantzien erakusketa jarriko dute Biteri kultur etxean
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |