Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Erromeria egingo dute gaur Donostiako Konstituzio plazan

besteak beste, balsak, fandangoak, arin arinak eta kalejirak dantza egiteko parada izango da

Erromeria Donostiako Konstituzio plazan.argazkia: iker azurmendi

JUAN G. ANDRÉS enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

DONOSTIA. Bagera Elkarteak eta Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak ohiko erromeria egingo dute gaur Konstituzio plazan, 19.00etatik 21.00ak bitartean. Edozein dantzazalek parte hartu ahal izango du saioan, "guztiz irekia" baita, antolatzaileen esanetan. Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz aurkezle eta dinamizatzaile gisa arituko dira plazan, eta txistulariek jo baino lehen dan-tza bakoitzaren inguruko azalpenak emango dituzte. "Fandangoa aukeratuz gero, esate baterako, lau pausoak aurkeztu eta irakasten ditugu, ondoren jende guztiak dantza egin ahal izateko. Saiatzen gara dantza errazak egiten, gero eta lagun gehiago animatzeko", adierazi du Ruizek.

Besteak beste, balsak, kontradan-tzak, kalejirak, fandangoak, arin arinak eta abarrekoak dantza egiteko parada egongo da eta laguntza gehiago behar duenak jendartean egongo diren monitoreengana jo ahal izango du, ekimenaren antolakuntzan Trebeska, Goizaldi eta Eskola dan-tza taldeek parte hartzen dutelako.

Fernando Ruizek azaldu duenez, "adin guztietako jendea" -haurrak, gazteak, helduak eta aiton-amonak- joaten da erromerietara, baina gehien animatzen direnak umeak izaten dira, agian "lotsa gutxiago dutelako". "Urtean lau erromeri egiten ditugu eta jende andana etortzen da, batez ere eguraldi onarekin. Udaran, batez ere, plaza dantzariz eta ikuslez bete egiten da. Jendeak beti galdetzen du hurrengo erromeria noiz izango den", azaldu du.

aro berria Orain dela hiru urte, hainbat euskaltzalek eta dantzazalek beren kezka adierazi zuten euskal dantzak kalean egiteko aukera gutxi omen dagoelako. Horregatik, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea harremanetan jarri zen Udal Txistularien Banda eta zenbait dantza talderekin. "Helburua ez zen noiz edo noiz talde bat kontratatzea eta urtean jaialdi arrakastatsu bakar bat egitea, baizik eta normaltasunez urtean zehar hainbat aldiz jendea plazan dantzan jartzeko ohitura zabaltzea", dio Bagera elkarteak. Ordutik hona, lau bat erromeri antolatu dituzte urtero. "Oso harrera ona izan dute eta horrek erakutsi du erromeria gehiago programatzea merezi zuela".

Antolatzaileek, alabaina, bultzada berria eman nahi diote ekimenari. "Gero eta lan gehiago dago eta guk bakarrik ezin dugu aurrera egin. Ondo legoke jende gehiagorekin taldetxo bat sortzea, instituzioekin errazago harremanetan jarri ahal izateko", esan du Ruizek. Bitarteko gehiagoren beharrean ere badaude, eta ekintzak hobeto antolatzeko dirua behar dutela diote.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |