Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Getariako Iturzaeta Herri Eskolak25. urteurrena ospatuko du bihartik

zentroak ekitaldi ugari antolatu ditu eta logo eta ereserkia aurkeztuko ditu bihar arratsaldean

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

getaria. Getariako Iturzaeta Herri Eskolak 25 urte beteko ditu aurten eta zentroko arduradunek ekitaldi ugari antolatu dituzte urteurrena osatzeko. Bihar hasiko dira ospakizunekin eta logo eta ereserki berriak aurkeztuko dituzte.

Datozen asteetan haur, guraso eta irakasleek jai giroa izango dute nagusi Getariako zentroan. Bihar herriko frontoian hasiko da eskolaren festa eta Kepa Iribar kazetari getariarra arituko da ekitaldia aurkezten. Haurrak 17.45ean elkartuko dira parkean frontoira kalejiran joateko, txistularien laguntzarekin. Guztiak frontoian elkartzean Ane Lazkanok, logotipo lehiaketaren irabazleak berak eginiko irudiaren aurkezpena egin eta gero, saria jasoko du. Logotipo lehiaketara 46 lan aurkeztu dira eta Getariako Guraso Elkarteko hiru kidek, Iturzaeta eskolako beste hiruk, Artzape aldizkariko kide batek eta Manuel Fernandes Getarian bizi den artistak osatu dute.

Herri eskolaren logoa erakutsi eta gero, zentroko ereserki berria aurkeztuko dute eta 39 ikaslek eta Gazte Alaiakeko txistulariek joko dute, gainerakoek abesten duten bitartean. Ondoren, eskola lagundu duten erakundeei omenaldia egingo diete eta 19.00etan Sun magoaren ikuskizuna izango da. Jarraian sardina janarekin eta sagardo dastatzearekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta 19.30ean eskolako argazkien emanaldia eskainiko dute.

Hurrengo asteburuan jarraituko dute ekitaldiekin eta larunbatean 12.15ean Elvi sabel hiztuna haur antzerkia eskainiko dute. Maia-tzaren 10ean 12.00etan haurrentzako jolasak eta kantu-bazkaria izango dira eta maiatzaren 25ean aldiz, 12.30ean Iturzaeta Herri Eskolako txistularien saioa izango da. >a.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |