|

Juan Mari Arrizabalaga, Zarautz Kirol Elkartearen egoitzan.argazkia:a.l.
zarautz. Juan Mari Arrizabalagak 64 urte beteko ditu aurten eta hiru agintaldiz izan da ZKEko lehendakari. Zarauztarrak datozen urteetan elkarteak "salto berri bat" eman beharko duela dio eta gaur arratsaldean aukeratuko den lehendakari eta zuzendaritza berriaren erronka nagusia izango da. Eskoletako haurrekin lanean hastearen garrantzia nabarmendu du, bazkide faltari erantzuna emateko.
Hamabi urtetan aritu zara Zarautz Kirol Elkartean lehendakari bezala lanean eta gaur arratsaldean aukeratuko dute zure ordezkoa. Zergatik erabaki duzu kargua uztea?
Garaian garaikoak diot nik maiz. Zuzendaritzako kideei askotan esan izan diet garaiak aldatu direla, Federazioan eta Diputazioan beste garai bat ezagutu nuen nik. Teknologia berriak eta kirol eskolarra sortu dira eta gainera, funtzionamenduak asko aldatu eta lege berriak sortu dira. Asko aldatu da guztia eta beste belaunaldi baten txanda da orain. Ez dut erabakia hartu aspertuta nagoelako edo nire lankideekin gaizki moldatzen naizelako, guztiz kontrakoa baita egoera. Erabaki pertsonala izan da. Nik nire garaia pasa dut eta gustura noa. Ordezko izateko elkartean jende on ugari dago eta lasai nago.
Elkarteko lehendakari izan aurretik kirolzalea al zinen?
Beti izan naiz kirolzalea, gaztetan hondartzako futbolean aritzen nin-tzen jokatzen eta ondoren, xakean aritu naiz. Ezkondu aurretik ZKEko zuzendaritzan egon nintzen baina ezkondu eta gero utzi nuen. Urte batzuk beranduago, 52 urterekin elkartean hasi nintzen lanean berriz ere eta lehendakaritzarako aurkeztu nintzen.
Lan gogorra izan al da?
Hasieran baldintza gogorrak ziren. Banekien leku eroso batera ez nentorrela eta lan handia zegoela egiteko, ez dut sorpresarik hartu. Hala ere, gauzak oso ongi atera zaizkit, oso talde ona izan dut eta alboan. Elkarteak bederatzi atal (areto futbola, atletismoa, errugbia, eskubaloia, futbola, halterofilia, pilota, saskibaloia eta xakea) ditu eta izugarrizko errespetua izan diet beti talde guztiei.
Zein balantze egingo zenuke?
Balantze oso positiboarekin noa. Elkartearen oinarriak finkatu ditugulako. Idazkaria dugu, instalazioak berritzen ari gara eta gainera, Zarauzko Udalarekin harremana hobetu da. Orain beste salto bat emateko garaia da.
Zein salto?
Batetik, Zarautzek aisialdi aldetik dituen beharrak ase behar ditugu, futboleko atalean hondartzako futbola eskaintzen dugun bezala, beste aukera batzuk zabaldu behar dira eta baita beste kirol motak ere, boleibola edo hondartzako boleibola esaterako. Eta bestetik, kirol eskolarra antolatu behar dugu. Udalak kirol eskolarra bultzatzeko enpresa pribatuak kontrata-tzen hasi dira. Guk erakutsi behar diogu Udalari gu garela enpresa hori eta irabaziak elkartea finantzatzeko erabiliko ditugula. Apustu hori egiteko prestatutako jendea eduki beharko dugu.
Zein abantaila izango ditu elkarteak haurrekin lanean jarduteak?
Garrantzitsua izango da oso, izan ere, guk orain 12 urtetik gorako federatuak diren gazteen gurasoekin dugu kontaktua baina eskoletan lanean hasten bagara, 6 urtetik gorako gurasoekin izango dugu harreman zuzena. Gureganatu egin ditzakegu eta horrek bazkide gehiago izaten lagunduko digu. Lehendakari bezala lanean hasi nintzenean 600 bazkide genituen eta gaur egun 1.000 ditugu. Bazkide kopurua handitu den arren, zifrak ez dira onak. Kirol jarduera handia dago herrian baina gure burua gehiago saltzen ikasi behar dugu. Gaur egun 1.000 federatu eta 1.000 bazkide ditugu eta hori oso gutxi da, Zarautzen %5 soilik da elkarteko bazkide. Jendea nola erakarri jakiteko hausnarketa egin behar da, bizilagunak elkartearekin identifikatu daitezen. Hori izango da lehendakari eta zuzendaritza berriaren erronka nagusia.
Bereziki urte hauetan bizitako gertaerarik ba al duzu gogoan?
Eskubaloiak Lalinen (Pontevedra) igoera lortu zueneko partida berezia izan zen. Hamar minututan dena galduta izatetik guztia irabaztera pasa ginen. Une hunkigarri asko izan ditut elkartean eta urduria naizenez, momentu horietan sufritu dut gehien.
Zuen elkartean euskara bultza-tzeagatik eskualdeko eredu ere izendatuak izan zarete.
Euskara Sasoian programan har-tzen dugu parte eta pozgarria izan da eskualdeko eredu gisa izenda-tzea. Elkarteko zenbait ataletan euskararen erabilera nabarmen handitu da azken urteetan.
Elkartean jarraituko al duzu lehendakaria ez izan arren?
Elkartearentzat Plan Estrategiko bat ari gara egiten zein bide hartu behar dugun jakiteko eta horretan arituko naiz lanean. Bestalde, hasieran alboan izango nau lehendakari berriak, Udalarekin harremana izaterakoan esaterako.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |