Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Sanjuandegiko Festa Batzordeak auzoko jaiak indartu nahi ditu

ekainaren 2an hasiko dira eta 8ra bitartean luzatuko dira azpeitian

Talde berriko arduradunek garai batean zeuden ohiturak berreskuratzen saiatuko direla aurreratu zuten

Zutik Merino eta Cenitagoya eta eserita Urbieta, Silva eta Zinkunegi.Argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Sanjuandegi auzoak bere festak ospatuko ditu datorren ekainaren 2an hasi eta 8ra bitartean. Jaiak indartu nahian, auzoko talde desberdinek bat egin dute Sanjuandegiko Festa Batzorde berria sortuz. Batzorde berri hau, Bide-Ona tabernarien taldeak, Gu-Iturri, Vivero eta Loiola Bide-Zahar elkarte gastronomikoek, auzokide ba-tzuk eta aurreko batzordeko kideek osatzen dute.

"Gertuko ikuspegi bat emateko, talde heterogeneoa osatzea erabaki zuten Sanjuandegiko Festa Batzordeko kide berriak, horretarako auzoan dauden talde desberdinek parte hartu behar zuten bertan. Udalarekin izandako bileraren ondoren, proposamenak aurrera irten zuen eta berrikuntza askorekin gatoz orain", adierazi zuen batzordeko bozeramaile den Alex Silvak.

Modu honetan, eta taldearen lehenbiziko pauso bezala, blog a (www.blogak.com/sanjuandegi), agenda digital bat (http://agenda.yahoo.es/cfh.sanjuandegi) eta posta elektronikoa (cfh.sanjuandegi@yahoo.es) zabaldu dituzte: "Komunikazioaren aroan bizi gara eta aspektu hori indartzea izan da gure ahaleginetako bat", azaldu zuen Silvak.

Bestalde, auzoak dituen arazo desberdinei aurre egiten ari direla nabarmendu zuen bozeramaileak."Nagusienetako, beharbada, Jose Antonio Agirre plazan eskenatokirik ezin jarri izatea da, horretarako leku egokiena den arren. Baina irtenbidea eman diogulakoan gaude eta festetan plaza aurreko errepide erdian jarriko dugu", esan zuen.

Horrez gain, auzoak garai batean zituen ohiturak berreskuratzen saiatu dira batzordeko kideak eta aurtengo festen egitarauaren baitan, besteak beste, judo erakustaldia eta umeen krosa sartuko direla aurreratu zuten. "Auzoko talde guztien laguntzarekin gauzak ondo bideratzea espero da. Elkarteen partehartzea handiagoa da aurten, baita auzokideen erantzuna ere. Hala ere, auzokoak ez diren taldeek laguntza eskainiko die jaiei. Hau kontutan izan da beti, eta Juan de Antxieta musika eskolak izandako partaidetza eskertzeko, omenaldi xume bat egingo zaio bere 25. urteurrena dela aprobetxatuz", gaineratu zuen Sanjuandegiko Festa Ba-tzordeko bozeramaileak.

Egitaraua zehaztu gabe Sanjuandegiko Festa Batzorde berria jaien egitaraua lotzeko lanetan dabil burubelarri sartuta. Oraindik zehaztu gabe dituzte edukiak baina, amaitu bezain laster, kartela aurkeztuko dutela eta ikus eta gozatu ahal izango diren ekitaldi batzuk aurreratu zituzten taldeko kideek.

"Jendearengana joan beharra dago, 5.000 biztanle ditu auzoak baina festetan ez da gero jende guzti hori dena islatzen. Taldeak orokorrean aurrera begirako perspektiba hartu du, aldaketak aurreran-tzean ikusiko diren arren gehiago, ekaineko jaietarako lanean hasi da. Besteak beste, herrian zeresan itzela duten bi talde entzuteko parada izango da eta giro euskalduna jarriko duten ekintzak ez dira faltan botako", agertu zuen Aitor Zinkunegi kideak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |