|

Zestoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak hamalau eta hamazazpi urte bitarteko gazteentzat Gazte Oporraldiak ekimena antolatu du. Egitasmo honen bidez, gazteek Espainiako eta Frantziako hainbat lekutako udalekuetara joateko aukera izango dute.
Aldundiak antolatutako udaleku berezi hauen helburua nerabeen autonomia pertsonala garatzea da. Euskarazko nahiz gaztelaniazko eredua aukeratu daiteke oporraldia pasatzeko; azken honen kasuan, gazteek beste erkidego autonomoetako lagunekin elkarbizi beharko dutelarik.
Gazte Oporraldiak udaleku hauetan parte hartu nahi duten nerabeek apirilaren 25 bitartean izango dute izena emateko aukera, eta horretarako Zestoako udaletxeko bigarren solairuan kokatuta dagoen Gazteria sailera joan edota www.gipuzkoa.net/oporraldi webgunean idatzi beharko dute.
Informazio gehiagorako, Udaleko Haur eta Gazteria dinamizatzaile Leire Otaegirekin jar daiteke harremanetan; 943 147010 telefono zenbakira deituz. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |