Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Lezoko Udalak nekazarien belar-bolen garestitzea beregain hartzea erabaki du

zorroak euro bat gehiago balio du baina baserritarrek berdin ordainduko dute

Laguntza hau udalerriak Behemendi elkartearekin landa eremuko garapenerako hitzarmenaren baitan kokatzen da

Lezoko landa eremua.argazkia: a.m.

Aitziber Muga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Lezo. Nekazariek landa eremua garbitzeko eta animaliek neguan elikagaia izan dezaten prestatzen dituzten belar-bolen prezioa igo da azkenaldian plastikoak eta erregaiek jasan duten garestitzearen ondorioz. Belar-bolek %6 gehiago balio dute denboraldi honetan. Hau da, bilgarri bakoitzaren prezioa euro bat handitu da. Eta euro hori Udalak beregain hartuko du.

Baina hau ez da Lezoko herriak lehenengo sektorearen alde hartzen duen neurri bakarra. Orain arte egin bezala, aurten ere Udalak belar-bolen zerbitzuaren kostuen zati bat ordaintzeko asmoa du. Honela, baserritarrentzako aurtengo prezioak honakoak izango direla jakinarazi dute: zorro bakoi-tzak 17 euro balio ditu, horietatik zortzi Udalak ordainduko ditu eta gainontzeko bederatziei nekazariek egin beharko diete aurre. Erabaki honekin, nahiz eta bolen kostua handitu, baserritarrek iazko kuota ordaindu beharko dute.

Hirigintzako zinegotziak, Irati Aranburuk, azaldu duenez, "zerbitzu hau ezinbesteko dugu larreen mantenurako nahiz animalien neguko bazka bermatzeko. Belarra boletan egoki biltzearekin, baserritarrari kanpotik animalientzat janari gehiago ekartzeak lekarz-kiokeen kostuak ekiditea lortzen da". "Bestalde, belar-bolen zerbi-tzuaren garestitzeak lursail asko erabilpenik gabe geratzeko arriskua ekar lezakeela eta azpiegitura erraldoien ondorioz, landa lurrak gutxi-tzen direnez, sektorea arriskuan dagoela esan liteke", gehitu du.

Laguntza hau, Udalak eta Behemendi landa garapenerako elkarteak elkarlanerako sinatu zuten hi-tzarmenaren barruan kokatzen da. Ondorioz, Lezoko landa eremuko biztanlegoaren bizi-baldintzak hobetzera nahiz lehen sektorearen mantenura eta garapenera bideraturiko inbertsioak gauzatu izan dira urtez urte; besteak beste, nekazal makinen erosketa, bide bazterren garbiketa, zabor bilketa eta belardien ongarriztapena.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAGuerra con Irak
Bush
Reconoce que fue un error creer que Irak tenía armas de destrucción
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |