|

Oiartzun. Azkeneko urteetan bezala, Oiartzungo Udalaren eta Ttur-ttur Euskaldunon Bilgunearen asmoa herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzea da.
Horretarako, errenta aitorpena egiteko zerbitzua eskaintzen duten Oiartzungo finantza erakundeekin eta aholkularitzekin harremanetan jarri dira zerbitzu hori euskaraz emateko prestatuta egoteko eta era beran herritarrak euskaraz egitera bultzatzeko. Ekimen honetan parte hartzen duten erakundeei mahai gainean jartzeko diptiko bat banatu zaie bezeroek ikus dezaten.
Astearte arratsaldean egindako prentsa agerraldian adierazi zutenez, pertsonak, nahiz eta euskaldunak izan, diru kontuen tramiteetan gaztelania erabiltzeko ohitura dute.
Baina, azkeneko urteetan dato positiboak jaso dituztela adierazi zuen Euskara teknikariak, Aitziber Arnaizek. Azkeneko bi urteetan 700 errenta aitorpen gehiago egin dira euskaraz. 2005ean %6,2ak euskara hautatzen bazuten, iaz kopuru hori %19,7koa izan zen. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |