|

Irudian Felix Markina saltzailea Ordiziako azokan.argazkia: a.a.
ordizia. Jende ugari gerturatu zen atzo Ordiziako asteroko merkatura, eguzkia lagun. "Badirudi gaur jende gehiago dabilela, eguraldi onagatik izango da", azaldu zuen Ester Ilarramendi saltzaileak.
Perretxikoak izan ziren atzokoan protagonista nagusi. Denera 180 kilo baino gehiago eraman zituzten baserritarrek asteroko azokara. Horietatik bailarakoak bertakoak 10 kilo inguru ziren. Azken hauek, 40-45 eurotan erosi ahal ziren, Goierritik kanpo ekarritakoak, aldiz, 15-45 euro bitartean. "Gaur ondo saltzen ari gara zizak", azaldu zuen Mikel Lasa ohiko saltzaile hernaniarrak.
Onddoak ere aurki ahal zitezkeen atzo. Guztira 20 kilo ekarri zituzten Zamora ingurutik eta 28 eurotan saldu zen kiloa. Nobedadeen artean mortxelak izan ziren aipagarri. Kilo bakarra izan zen eta 15 eurotan saldu zen.
Gernikako piperra eta espinaka landareak eskaini zituzten ere azokan. Lehena 10 eurotan zientoa eta bigarrena aldiz, 8 eurotan.
37 arkume buru jarri zituzten salgai eta 2,70-2,80 eurotan saldu zuten kiloa. Antzarraren arrau-tzak ere izan ziren atzokoan, 0,70-1 eurotan. Marraskiloak aurreko astean, 12 eurotan izatetik, atzo 8 eurotan erosi ahal izan zituzten Ordiziara bertaratu zirenek. Eta, baba 4-5 eurotatik 4 eurotara jaitsi zen atzo.
Bertako produktuen kasuan, baserritarrek ez zuten atzo kalabaza, bruselaza, brokolia edo azalorerik eraman.
Kanpoko produktuei dagokienez, berriena Huelvako brinoia eta Uruguaiko mahatsa izan ziren. Lehena 3,90 eurotan jarri zuten salgai eta bigarrena, aldiz, 4 eurotan.
Prezio aldaketen kasuan, raf tomatea deitutakoa garestitu egin zen, 5,95 eurotan izan zen atzo aurreko astean baino euro bat gehiago. Anana, aldiz, merketu egin zen plaza Nagusian, 2,50 eurotatik 2 eurotara eta Huelvako marrubia, 3,50-4,50 eurotan izan zuten salgai atzo Ordiziako merkatuan, aurreko astean, ordea, 3-3,50 eurotan. Marokotik eta Valentziatik ekarritako melokotoiak ere erosteko aukera izan zen, kiloa 5-8,50 eurotan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |