|

arrasate.Hizkuntzen trataera bateratua izenburupean, Debagoieneko euskal eskola publikoen elkarteak, Goieskolak, apirilaren 23an iralasleei zuzendutako jardunaldi pedagogikoa jarriko du abian. Ekimenak "irakasleen arteko harremanak eta estabaidak bultzatzeaz gain, berrikuntza pedagogiko horiek ezagutzera eman eta geletan martxan jartzea du helburutzat", azpimarratu zuten antolatzaileek.
Oñatiko institutuko zuzendari den Kepa Altubek eta Goieskolako koordinatzaileak, Lurdes Ugaldek, prentsaurrekoa eskaini zuten atzo egingo duten jardunaldiaren nondik norakoak aipatzeko. "Hizkuntza curriculum bateratuaren beharra aukeratu da, gaurkotasuna handikoa baita ikastetxeetan. Hain zuzen ere, hizkuntzak irakastea gero eta zailagoa bihurtu da gure gizartean, non eskolak hiruzpalau hizkuntzak kudeatu behar dituen", gaineratu zuten. Era honetan, nabarmendu zutenez egindako ikerketa zientifikoek frogatu dute "hizkuntza batean ikasten dena besteetarako ere balio duela, hizkuntzen arteko arlo asko komunak baitira eta baita erabiltzen dituzten prozedura eta tresnak".
Hilaren 23ko ekitaldia Arrasateko institutuko aretoan izango da. Horrela, 16.00etatik aurrera Bigarren Hezkuntzako irakasleei Mungia institutuko esperientzia azalduko diete Miren Billalabeitiak eta Antxon Gonzalezek. 17.00etan, ordea, Teresa Ruiz eta Maribi Apraiz adituek berbaldia eskaniko dute, eta 18.00etan, Lehen Hezkuntzakoentzat, Begoña Iturgaitzek eta Karmele Igartuak Lemoiz ikastetxea eta Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako proiektuak adieraziko dituzte, hurrenez hurren.
Dagoeneko, 100 irakaslek eman dute izena baina bihar arte dago inskripzioak egiteko aukera, goieskola@euskalnet.net helbide elektronikoan. >a.d.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |