|

Hernani. Turismoa udalerrian sustatzeko helburuarekin, turismo plana osatzeko lehen urratsa eman du Hernaniko gobernu batzordeak. Asteartean eginiko bilkuran, uda aurretik plana abian jartzeko, dirulaguntzak eskatzea adostu zuten udalerrian seinaleak eta panel informatiboak jartzeko.
Turismo planean lanean ari badira ere eta zehaztasunak aurrerago aditzera emango badituzte ere, ongi etorri panelak eta kanpotik datozen bisitariei harrera egin eta euren galderei erantzuteko informazio puntua ere jarriko dutela aurreratu du Marian Beitialarrangoitia alkateak. Zentzu horretan, bisitarien interesarako izan daitezkeen guneak seinalatuko dituzte, halanola, Udala, Chillida Leku, Nere Borda parkea, Santa Barbarako gotorlekua, Udaltzaingoa etab. Gainera, Herriko hiru puntutan ongi etorri panelak jartzea ere onartu zen.
Elkarbizitza Bestalde, hernaniarren elkarbizitza eta bide publikoaren erabilera eta garbiketa arautzen duen udal ordenantzan aldaketak egitea onetsi berri du Zerbitzu Publikoetako Batzordeak. Dokumentuan jasotzen denez, alfonbrak leihoetan astintzeko ordutegia 21.00etatik 09.00etara beharrean, 08.00etatik 11.00etara aldatzea proposatzen da. Banku publikoen erabilerari dagokionez, orain arte, debekatua zegoen bankuaren respaldoan eseritzea eta isuna jarri zitekeen behar den moduan ez esertzeagatik. Orain, aldiz, isuna ezabatzea proposatzen da.
Indarrean den ordenantzaren arabera, oinezkoentzako pasealekuetatik barrena edozein ibilgailuan mugitzeagatik isuna jarri zitekeen. Proposamen berriak bizikletak multzo horretatik kentzea eskatzen du, udalerriko zati handi batean bidegorririk ez dagoela argudiatuz.
Isunak ordaintzeko moduan ere aldaketak egitea proposatzen du Zerbitzu Publikoetako Batzordeak. Hortaz, 100 eurotik beherako isunak epe laburrean ordainduz gero %50eko deskontua izango da. 100 eurotik gorako isunetan, aldiz, deskontua %70ekoa izango da proposamenak aurrera egiten badu, behintzat.
Urtekaria Beste zentzu batean, Udalak argitaratu ohi duen hernaniko urtekariari dagokionez, "barne arazo batzuk tarteko argitalpena geratu egin zen eta ez da kaleratu espero zen garaian" azaldu du alkateak. Ildo beretik eta udaletxera galdezka gerturatu direnei eta gainontzeko herritarrei erantzunez, 2007 eta 2008 urteak urtekari bakar batean biltzea eta ale osatuago bat argitaratzea da gobernu taldearen asmoa.
Amaitze aldera, "Hernaniko herritarren artean harrera oso ona izan ohi du urtekariak eta gure ustez hernaniarrei eskaintzen jarraitu behar dugun zerbait da" adierazi du Beitialarrangoitiak. Halere, eta urtekaria bera zalantzan jarri gabe, "orain arte egindakoaz hausnartu eta aurrera begira aldaketa batzuk egin beharko dira" amaitu du >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |