Gune interesgarriak seinalatzeko panelak eta informazio puntua jarriko dituzte
Bestalde, elkarbizitza arautzen duen udal ordenantzan aldaketak proposatu ditu Zerbitzu Publikoetako batzordeak
Hernani. Turismoa udalerrian sustatzeko helburuarekin, turismo plana osatzeko lehen urratsa eman du Hernaniko gobernu batzordeak. Asteartean eginiko bilkuran, uda aurretik plana abian jartzeko, dirulaguntzak eskatzea adostu zuten udalerrian seinaleak eta panel informatiboak jartzeko.