Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Zortzi mila lagun erakarri nahi ditu Hondarribiara Olearso jaialdiak

maiatzaren 2 eta 3ko kontzertuetarako "dena prest" egongo dela dio udalak

Hondartzako aparkalekuan 80 metro luze eta 30 zabaleko karpa jarriko dute eta 65 lagun ariko dira antolaketa lanetan

Garikoitz Arroyo, Xabier Tife eta Eñaut Balentziaga, atzoko aurkezpenean.argazkia: x.s.

xabier sagarzazu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

hondarribia. Maiatzaren 2 eta 3an Hondarribiara zortzi mila lagun erakartzea espero dute Olearso musika jaialdiko antola-tzaileek. Bisitari guzti horiek hirian hartzeko azpiegitura eta antolakuntza guztia "prest eta egokia" izango dela esan zuen atzo Xabier Tife, Kultura zinegotziak.

Tife, jaialdi hau Udalaren babesarekin antolatuko duen Olearso Kultur Guneko kide Eñaut Balentziaga eta Garikoitz Arroyorekin batera, prentsaurrekoan azaldu zen atzo Zuloagan etxean.

aspaldiko asmoa Udal arduradunaren hitzetan, "bagenuen aspaldi hondartzako inguruan kontzertu handiren bat edo antolatzeko asmoa. Honetan genbiltzala, Olearso Kultur Gunetik etorri zi-tzaizkigun beraiek zeukaten ideia aurkeztera, dudarik gabe, guk geneukana baino asmo handikoagoa. Bide horretan elkartu gara bi parteak jaialdi hau bultzatzeko".

Xabier Tiferen ustetan, "Hondarribiara jendea erakarri behar dugu urte osoan zehar antolatuko diren ekintzekin eta Olearso jaialdi hau, adibidez, maiatzeko zubian egingo dena gainera, horretarako tresna egokia iruditzen zaigu".

Udalak ez du espero egun horietan jaialdira eta hirira oro har etorriko den jendetza dela eta arazo berezirik edo sortuko denik. "Dena prest egongo da, bai Udalak jarri behar duen azpiegitura aldetik eta baita barne antolakuntzatik. Esfortzu esanguratsua da, baina ondo eraman ahal izango dugu hiri osoarentzat onuragarria izango den jaialdi hau", esan zuen Xabier Tifek.

65 lagun lanean Olearso Kultur Guneko kideek, bestalde, maiatzaren 2 eta 3ko jaialdian zortzi mila lagun inguru biltzeko helburua dute eta dena ondo joan dadin, 65 laguneko lan-taldea prest daukate.

Kontzertuetarako, "80 metroko luzera eta 30eko zabalera izango duen karpa jarriko da hondartzako aparkalekuan autokarabanak jarri ohi diren lekuan", azaldu zuen Eñaut Balentziagak.

Gainera, gauez ez bakarrik baizik eta egunez ere ekitaldiak izango dira Olearso jaialdian: Graffittiak, talde txikiagoen doako kontzertuak, txaranga, taberna eta salmenta postuak, besteak beste.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAGuerra con Irak
Bush
Reconoce que fue un error creer que Irak tenía armas de destrucción
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Graffitiak, doako kontzertuak, txaranga, taberna eta bestez ere bi egunetan zehar gozatu ahal izango da
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |