
Donostia. Euskal Herriko Unibertsitateak, Euskaltzaindiarekin lankidetzan, Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria sortu du, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Saria bi urterik behin deituko dute eta bost jakintza arlo nagusi hartuko ditu kontuan: zientzia esperimentalak, ikasketa teknikoak, osasun zien-tziak, gizarte zientziak eta zien-tzia juridikoak eta, azkenik, giza zientziak.
Saria sortu ez ezik, 2008ko deialdia ere egin zuten atzo Bilbon egindako aurkezpenean aipatutako bi erakundeek. Horrela, Euskal Herriko Unibertsitatean 2005-06 eta 2006-07 ikasturtetako doktorego tesiak aurkeztu ahal izango dituzte deialdi honetara. Europar tesi gisa aurkeztutako ikerketak ere onartuko dituzte, erabilitako hizkuntzetako bat euskara izan bada. Irabazleek oroigarria, diploma eta 2.000 euro jasoko dituzte.
Bestalde, soilik Bikain Cum Laude kalifikazioa aho batez lortu duten tesiak onartuko dituzte, eta gutxienez argitalpen baten edo patente baten sorburu izan dela frogatu beharko du hautagaiak.
200 tesi urtero Urtero 200 doktorego tesi baino gehiago aurkezten dituzte ikasleek Euskal Herriko Unibertsitatean, bai euskaraz eta baita erdaraz ere. Orain, sortu berri duten Koldo Mitxelena Sariaren bitartez, EHUk eta Euskaltzaindiak euskarazko tesien ekarpen bikoitza goraipatu nahi dute, batetik jakintzaren hainbat alor zabaltzen laguntzen dutelako eta, bestetik, euskararen normalizazioaren prozesuan ere lagungarriak direlako.
Bidez batez, saria Koldo Mitxelena zenaren omenez sortu dute, "gure artean, inork baino hobeto landu eta garatu zuelako ekarpen bikoitz hori", EHU eta Euskaltzaindiak adierazi zutenez. >n.g.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |