Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Euskal Herriko bazter guztietako hizkerak jaso eta Interneten jarri dituzte

mila pertsona nagusirenaudio eta bideoak jaso dituzte

Euskal Herriko Ahotsak grabazioak digitalizatu eta sailkatu ditu ahozko euskararen corpusa osatzeko

Sarasua, Agirrebeña eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea.argazkia: iker azurmendi

arantzazu zabaleta enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia . Euskal Herri osoko bazter guztietan tokian tokiko hizkera naturala jaso eta Interneten hiritar guztien eskura jarri nahi du Euskal Herriko Ahotsak proiektuak. Herriz herri jende nagusiaren euskara bildu eta audio eta bideoekin datu base irekia sortzeko lanetan ari dira eta, jada, mila hizlari, 1.100 audio eta 1.000 bideo sailkatu dituzte, 1.500 transkripzio baino gehiago eta hainbat gairi buruzko ia 8.000 pasarte. Guztiak, www.ahotsak.com webgunean daude eskuragarri.

Deba ibarreko hizkera propioa jasotzeko helburuarekin hasi ziren lanean Badihardugu euskara elkartekoak 2004an eta Bergara, An-tzuola, Soraluze, Elgeta eta Arrasateko nagusiekin hitz egin zuten, haien grabazioak sailkatu eta herri bakoitzean euskalkiak zituen berezitasunak nabarmentzeko. Hortik aurrera, 2007. urtean haien lana Gipuzkoa osora eta, ondoren, gainerako lurraldeetara zabaldu zuten.

Testigantza batzuk beraiek jaso dituzte baina beste hainbat talde, elkarte, ikertzaile edo udalek jasotako grabazioak ere bildu dituzte haien lana osatzeko. Izan ere, badira udalak haien herriko euskara zaharra bildu nahi izan dutenak, bereziki Deba ibarrean, Bizkaian eta baita Nafarroan ere, euskalki berezienak zituzten lurretan edo euskarak egoera larriagoa bizi duen lekuetan hain zuzen ere. Hala, Bizkaiko Aldundiak baditu bere fonotekan hainbat grabazio eta baita Nafarroako Gobernuak ere, nahiz eta Interneten eskuragarri ez egon. Horrela, Gipuzkoa erdialdean egin da lan gutxien alor horretan.

Hala azaldu zuten atzo Asier Sarasua eta Aintzane Agirrebeñak, Euskal Herriko Ahotsak proiektuko kideek. Orain arte bildutako grabazioak webgune batean bildu dituzte baina, hala ere, garbi utzi zuten oraindik lan handia dutela aurretik herri euskaldun guztietako testigantzak jasoko dituen ahozko corpusa osatu arte. Hori dela eta, www.ahotsak.com helbide elektronikoaren bitartez haiekin harremanetan jartzeko deia ere egin zieten aiton-amonen elkarrizketak grabatuta dituzten herritarrei edo euskalkiak aztertzen lanean diharduten elkarteei. "Zinta zaharrak guk digitalizatzen ditugu eta minutuz minutu pasartetan banatzen ditugu, gaika sailkatuta eta herriz herri", azaldu zuen Agirrebeñak.

Euskararen ahozko corpus hau osatzeko unea dela ere azpimarratu zuen Sarasuak, oraindik XX. mende hasieran jaiotako jende nagusiaren lekukotza lortu daitekeelako eta, lehenengo aldiz, teknologia berriek informazio hori digitalizatu eta zabaltzeko aukera ematen dutelako. Izan ere, Interneten informazio hau guztia eskuragarri izatea garrantzitsua izan daitekeela nabarmendu zuten, ikasle, ikerlari, etnografo eta antropologoen azterketak osatzeko eta dialektologia eta etnologian sakondu nahi dutenentzat.

hamar urte Lekukotzak eta grabazio berriak jasotzeko, hala ere, azkar lan egin beharko dutela ere azpimarratu zuen Sarasuak. Izan ere, hizketari dagokionez ere herri gehienetan gerrak eragin handia izan zuela konturatu dira eta, beraz, 40ko hamarkadaren ondoren jaiotakoen euskara jada gerra baino lehen jaiotakoen hizkerarengandik desberdina dela. Azken hauena biltzeko, gehienez hamar bat urteko epea izango dutela kalkulatzen dute, "honetan ere biologiak agintzen baitu".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAGuerra con Irak
Bush
Reconoce que fue un error creer que Irak tenía armas de destrucción
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Corpusa osatzeko eta gerra baino lehen jaiotakoen hizkera jasotzeko hamar bat urteko epea izango dute
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |