Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Euskalduntzeko laguntzak

Euskara ikasteak gaur egun dirua eta denbora suposatzen die bailarako hainbat herritarrei. Beasaingo Udal Euskaltegian, esaterako, 186 ikasle dituzte hizkuntza ulertu eta hitz egiteko ahaleginetan

Irudian Beasaingo Udal Euskaltegiko ikasle talde bat.argazkia: a.a.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

E GUN 186 ikasle ari dira Beasaingo Udal Euskaltegian euskara ikasten, horietatik 100 inguru izango dira egunero bi orduz klaseetara joaten diren herritarrak. Baina, bailara osoko datuan kontuan hartuz gero, kopuru horrek gora egiten du nabarmen.

"Beasaingo Udal euskaltegian ikasten dabiltzanek, bi diru lagun-tza mota dituzte, alde batetik, Udalak berak, diru kantitate bat ematen die %85eko asistentzia betetzen dutenei. Hau %60koa izaten da 272 orduko ikastaroak egiten dituztenentzat urtean. Eta %30ekoa,aldiz, ordu kantitate murritzagoa duten ikastaroetara joaten direnentzat. HABEk ere, diru kopuru bat ematen die euskaltegiko azterketak gainditzen dituztenei, baina kopuru hau ez da finkoa izaten", azaldu du Jon Antxia Beasaingo Udal Euskaltegiko zuzendariak.

Ikasleen artean dirulaguntzei dagokienean, mota guztietako iri-tziak daude, baina gehiago handi batek jasotakoa egokia dela deritzo. "Aurreko urtean jaso nuen lehenengo aldiz Udalak euskara ikasteagatik ematen duen laguntza, gutxi gorabehera matrikularen %60koa izan zen. Ni gustura nago ematen dituzten laguntzekin, ondo etortzen dira beti", azaldu du Edurne Gallego beasaindarrak. "Oraindik ez dut diru laguntzarik jaso, orain matrikula ordaindu dut eta ekaina aldera eskatuko dut hau Udalean. Lehengo urtean HABEk matrikularen %100 ordaindu zidan bere azterketa gainditzeagatik. Gustura nago ematen dutenarekin", adierazi zuen Vanesa Carrasco ikasleak.

Dena den, laguntzarik bazen ere ez zekien bizilagunik ere topatu ahal izan zen euskaltegian bertan, "duela hilabete eta erdi inguru hasi naiz euskara ikasten eta ez nekien diru laguntzak jasotzen genituenik. Orain hau jakinda honi buruz informatu eta laguntzak eskatuko ditut", adierazi du Emilio Lumbreras Beasaingo ikasleak.

Dirua ez ezik, denbora ere beharrezkoa dela azpimarratu zuten ikasle batek baino gehiagok. Azken batean, bi orduz egunero klaseetara joateko aukera ez baitute guztiek izaten

"Hau hirugarren urtea izango dut euskaltegian eta urtero eskatu izan ditut laguntzak. Langabezian izan nintzenean eman zidaten diru kopurua handiagoa izan zen bestela jaso izan dudana baino. Nik uste dut gehiago eman beharko luketela, denbora eta diru aldetik esfor-tzu handia egiten dugulako bertan gabiltzanok", azaldu du Helena Blazquez euskara ikasleak.

Bailarako enpresek ere badute zer esana lan honetan, CAF enpresak, esaterako, matrikularen 100% ordaintzen baitie bere langileei euskara ikas dezaten.

"Lau urte inguru daramatzat euskara ikasten Beasaingo Udal Euskaltegian eta ordunik CAF enpresak ordaindu izan dit matrikulazio guztia, beraz, gustura nago", azaldu du Pedro Oiaga beasaindarrak.

Pedro Oiagaren moduan beste lau bat ikasle daude Beasaingo Udal Euskaltegian orain euskara ikasten lantegi beretik. Denera, 30 pertsona inguru dabiltza euskara ikasten enpresak berak emandako diru laguntzei esker. Eta beste 60 lagun bat autoikaskuntza prozesuan daude murgilduak Beasaingo Udal Euskaltegian bertan.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |