
Bikote bat paseatzen Donostiako Kursaal jauregiaren inguruan.argazkia: karlos corbella
Donostia. Familiartean arazoak konpontzeko noizbehinka indar fisikoa erabiltzea diziplina metodo bat bezala ikusten dute gazteek, bai seme-alaben heziketaren testuinguruan eta baita bikotekidearekin ere. Eta indar fisiko hori erabiltzea gizonek emakumeek baino gehiago onartzen dute. Hori da Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa batek atera duen ondorioetako bat.
EHUko Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak saileko Juana Mari Maganto eta Juan Etxeberria irakasleek egin dute analisia eta, bertan, 14 eta 25 urte bitarteko 900 nerabe eta gazteek hartu dute parte, galdetegi bati erantzunez. Lanaren helburua hezkuntzaren baitan eta partaidetza programa baten bidez, nerabeen artean lanaren eta familiaren arteko kontziliazioa eta ardura bultzatzea da.
Horrela, arazoak konpontzeko metodoen inguruan galdetuta, indarra erabiltzea unibertsitate ikasleen artean oraindik onartuta dago, "seme-alaben heziketan arazoak konpontzeko", Magantoren esanetan. "Ez dute uste arazoak pertsonen arteko harremanetan errealitate osasuntsua direnik. Gai dira -azaldu du Magantok- arazoak konpontzeko modu oldarkorrak kontrolatzeko, nahiz eta beste pertsonen jokaera epaitzen eta kritikatzen duten eta beste pertsonengan enbarazu egiten dietena azaltzeko joera duten, gogoetarik egin gabe. Arazoak adierazterakoan argitasun falta azaltzen dute, sentimenduak ezkutatzen dituzte".
Bestalde, lana eta familia kontziliatzeari buruz galdetuta, gizon eta emakumeek erantzukizunak neurri berean banatu behar dituztela garbi dute ikerketan parte hartu duten gazteek, eta egungo bizitzan diru-sarrerako bi iturri behar direla uste dute. Hala ere, Juana Mari Maganto irakasleak azpimarratu duenez, hori onartzeak nolabait politikoki zuzena denarekin bat egiteko joera islatu dezake eta ez haien benetako iritzia.
Izan ere, unibertsitateko populazioaren ustez, lehenengo haurra izan ostean, emakumeek uste dute beraiek direla lanpostuari uko egin behar diotenak eta seme-alaben ardura izan behar dutenak. Gaixo dauden senideak zaintzea ere emakumezkoen zeregina dela soilik uste dute oraindik gazteek. "Ondorioz, familia zamek duten garran-tzia erabakigarria da lan emankorrari dagozkion erabakiak hartzerako garaian", irakaslearen esanetan.
generoa Genero jarrerak izan dira aztertutako beste eremuetako bat. Galdeketaren emaitzek diote bai emakumeek, bai gizonek izaera tradizionaleko proposamenei uko egiten dietela. "Emakumeak gizonak baino aurrerakoiagoak dira eta beharrezkoa dela uste dute familia eta gizarte tradizionaleko egiturak duen pisuak sortutako generoen arteko ezberdintasunei aurre egitea, eta baita ezkontzak eta seme-alabek emakumeen garapenean gizonen garapenean baino eragin gehiago ez izateko ideia errotik ateratzea", azpimarratu du Juana Mari Magantok.
Azterketan parte hartu duten nerabe eta gazteek dituzten indar emozionalei dagokienez, behin 14 edo 15 urterekin nolabaiteko maila lortuta, ez da bilakaerarik antzematen. "Emakumeek gizonek baino garatuagoak dituzte pertsonen arteko hainbat indar emozional. Esaterako, eskuzabaltasuna eta giza inteligentzia. Eta baita bizitasuna bezalako indar emozional zehatzak eta gogo handia, bizitzan aurrera egiteko garaian; espiritualitate zentzurik ere ez dute egunerokotasunean". >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |