Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Bizitzarako bertso eskola

gipuzkoako bertso eskolen IV. egunausurbilen egingo dute datorren igandean

Goizean hasiko dira 'Bizi eskola, bertso eskola' lemapean antolatu diren ekintza ezberdinak

Bertso Eskolen IV. Eguneko aurkezpenean parte hartu zuten lagunak, atzo Donostian.argazkia: gorka estrada

ezpala enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Zenbat eta gehiago erein, orduan eta uzta hobeagoa jasotzeko aukera izaten ei da. Erein ezean, jai. Orain dela 25 urte sortu ziren lehen bertso eskolak Gipuzkoan eta uzta agerikoa da egun. Atzokoan Donostian aurkeztu zuten datorren igandean Usurbilen egingo duten aurtengo Bertso Eskolen IV. Eguna. Horrekin batera, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko transmisio sailaren hausnarketa ezagutzera eman zuten bertsolari habien inguruan.

Elkarteak orain lauzpabost urte sare bat antolatu zuen, bertso eskolei bultzada berri bat emateko asmoz. "Ordura arte bertso eskola mordo bat genituen lanean baina bakoitzak modu autonomoan jarduten zuen", adierazi zuen Unai Muñoak, Elkarteko transmisioko kideak. "Guztiak koordinatu eta proiektu bateratu bat eratzea izan zen bertso eskolen sarea sortzeko lehen helburua", erantsi zuen Muñoak.

ekarpena Andoni Egaña bertsolariak, Euskal Herriko txapelketako lau txapelen jabeak, ondo baino hobeto ezagutzen ditu bertso eskolak. "Uste dugu, benetan gainera, bertsotarako abilitatea lan-tzeaz gain, beste gaitasun asko landu ditzaketela gazteek eskoletan. Bertsoetarako ez ezik, bizitzarako ere eskola da bertso eskola. Adibidez, taldean lan egiten ikasten baita", esan zuen.

Zarauztarraren aburuz, neska-mutil gaztetxoenek talde lanean ohitzeak badu bere garrantzia. "Horretaz gain, lan pertsonala ere ezinbestekoa da. Bi joeren arteko oreka lantzen ikasteko toki egokia da", dio.

Bertso eskola ikasketa askoren topaleku dela uste du bertsolariak. "Bertan, usadioa ezagutuko dute, baita gure tradizioko doinuak, bertso zaharrak eta ez hain zaharrak. Aldi berean, sormena ere landuko dute. Berarekin egingo baitute topo inprobisatzen hasten diren une berean. Usadioa eta sormenaren arteko oreka, bizitzarako eskola egokia da".

Bertsora hurbiltzen den gazteak nor bere argudioak sortzen eta ahalik eta modutik ulergarrienean tolestatzen ikasiko ei du, Egañaren ustez. "Hau da, lagunaren edo jolaseko arerioaren argudioei aurre eginez. Ikasiko du norbere argudioak prestatzen hasi aurretik lagunarenak zein izan daitezkeen aurreikusten eta norberarenak aurreikuspen horren arabera sortzen".

Bertsora urreratzen denak, norbere diskurtsoa antolatzen ikasten duela irizten du. "Eta antolakun-tza horren arabera jabetuko da komunikazio arrakastaren giltzarriaz. Jendaurrean lotsa nola galdu. Zurian geratzearen beldurra zer den eta lantzearen poderioz nola saihestu daitekeen. Urduritasunera irrist egin beharrean, kontzentrazioan murgiltzen. Baita memoria eta hizkuntza lantzen ere", uste du. Eta bide batez, baita memoriaren kudeaketa egokia egiten ere.

Egañaren arabera, bertsotan aritzeko irudimena oinarrietariko bat da. Horrez gain espiritu kritiko lantzeari ere garrantzia ematen dio. "Topikoekin, arrakasta komunikatiboa lortzea zaila da". Hitz batean, "mila gaitasun, mila jarrera; bertsoetarako ez ezik bizitzarako ere baliagarriak izango zaizkionak".

komunikazioa Bertsolariaz gain, Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatea ere Bertso Eskolen Egunaren aurkezpenean izan zen. "Usurbilek bertsolaritzarekin betidanik izan du lortura", adierazi zuen. "Bertso afariak, bertso aper lehiaketak eta bertso saioak jaietan antolatzeko joera dugu herrian. Kasu honetan, ahozkotasuna eta bertsolaritza bultzatu nahi dugu argi baitaukagu euskarari mesede ikaragarria egiten diola. Euskara bizi eta kalean erabili behar dugu. Kontu guzti honetan komunikazioa klabea da. Usurbilen hikaz hitz egiteko ohitura dugu eta horrek adierazten du zenbateraino estimatzen dugun zuzen-zuzeneko erlazioa".

Errekondok euskara harribitxi batekin alderatu zuen. "Ahozkotasun eta bertsolaritza lanketekin hizkuntzaren distirari eusten lagunduko diogu. Baina horretan jarrai dezan Bertso Eskolen Eguna bezalako egitasmoak aproposak dira".

Iñaki Almandozek, Kutxako ordezkaria, Bertso Eskolen Eguneko babeslea Gipuzkoako Aldundiarekin batera, bere bertsozaletasuna agerian utzi zuen. "Nire ama zena usurbildarra zen eta ume-umetan egin nintzen bertsozale Xalbador, Basarri eta Uztapide en-tzunez". Igandeko jaiari begira jarrita "bertsolaritza eta haurren ekitaldiak batzen dituen egitasmoak oso pozgarriak dira", gaineratu zuen. "Haurren eskuetan baitago gure etorkizuna. Baita bertsolaritzarena ere. Nola? Bertso eskolak lantzen eta indartzen".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
egitaraua
10:30etan. Bilgunea (Usurbilgo plaza).
11:00etan. Jokoak eta herri kirolak.
14:00etan. Bazkaria. Bazkal ostean denbora librea izango dute Usurbilen elkartzen direnak. Baita Oskar Estangaren kantaldia ere.
16:00etan. 14 urtetik beherakoentzat, Kike Amonarrizek aurkeztu eta gidatu eta Uxue Alberdi, Jon Maiak eta Unai Gaztelumendien eskutik marrazki inprobisatuen bertsotrama. 14 urtetik gorakoen-tzat, Gu ta Gutarraken kontzertua Igor Elortza eta Unai Iturriagaren eskutik Sutegi aretoan.
18:30etan. Etxera autobusez.
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |